10ACTION, energia berriztagarrien, eraginkortasun energetikoaren, energiaren erabilera arduratsuaren eta eraikuntzaren jasangarritasunaren gaineko kontzientzia zabaltzeko europar proiektua

10ACTION Kanpoko esteka Intelligent Energy – Europe Kanpoko esteka programaren barruan garatzen ari den proiektua da, eta gizarteak energia berriztagarrien, eraginkortasun energetikoaren, energiaren erabilera arduratsuaren eta eraikuntzaren jasangarritasunaren gaineko kontzientzia hartzea du helburua. Europako hamar herrialdetako haur, gazte, ikasle, eraikuntzako profesional eta herritar arruntentzako jarduerak antolatzen ditu 10ACTIONek. Dagoeneko 180.000 lagunek baino gehiagok hartu dute parte haren jardueretan, eta, komunikabideen bitartez, Europako 1.500.000 biztanlerengana iritsi da.

Eguzki-etxebizitza jasangarriei buruzko Solar Decathlon Europe Kanpoko esteka izeneko nazioarteko lehia unibertsitarioan ikasitako jakintza barreiatzea da 10ACTION proiektuaren muina.

Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa da 10ACTION proiektuaren gidaria, eta besteak beste Intelligent Energy – Europe (IEE) programak finantzatzen du. Hauek dira proiektuko kideak:

  • Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa (Espainia)
  • Technische Universität München (Alemania)
  • Austrian Energy Agency (Austria)
  • Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutua – IDAE (Espainia)
  • Marketin Taldea (Espainia)
  • Center for Renewable Energy Sources and Saving (Grezia)
  • Agência para a Energia (Portugal)

Berriaren iturrian Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko irakasle Sergio Vegari eginiko elkarrizketaren laburpena ageri da. Handik, testu osora irits daiteke. Solar Decathlon Europe-ko (SDE) eta 10ACTIONgo Project Manager da Vega.

Sergio Vegak 2008an egindako Berrikuntza eraikuntzaren sektorean Kanpoko esteka deituriko jardunaldian parte hartu zuen, Washingtongo 2007ko Solar Decathlonen UPMren partaidetza azalduz Kanpoko esteka.

Iturria: Construible Kanpoko esteka, 2012/07/18

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in I+D Proiektuak and tagged , , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *