AEBko dokumentua: “Eraginkortasun energetikoa sustatzeko pizgarri fiskalak Zerga Erreformaren testuinguruan”

Dokumentuaren jatorrizko titulua: Energy Efficiency Tax Incentives in the Context of Tax Reform.

Eraginkortasun energetikoa sustatzeko Zerga Erreformaren testuinguru barruko pizgarri fiskalak analizatzen ditu dokumentu honek. Energiari buruzko iraganeko eta egungo pizgarri fiskalekin izandako esperientzia aztertu da, eta, esperientzia horretan oinarrituta, zenbait aholku ematen dira funts mugatuak erabiltzeko modu eraginkorrenei buruz, hartara epe luzerako aurrezpena ahalik eta handiena izan dadin. Aztertu diren aukera zehatzen artean, besteak beste, hauek daude: merkatuak behin betiko eraldatu dezaketen teknologia aurreratuen eta praktikoen aldeko epe ertaineko pizgarriak, alde batetik, eta itzuli behar ez diren pizgarri fiskalak, bestetik. Hamahiru proposamen zehatzen kostuen eta aurrezpenen analisia ere egin du dokumentuak, eta aurreztutako 106 Btu-ko izan duten kostu federalaren arabera sailkatu ditu. Btu (British Thermal Unit) libra bat ur likidoren tenperatura Fahrenheit gradu batez igotzeko behar den bero-energiaren kantitatea da, uraren dentsitatea handiena den tenperaturan, 39° F inguruan, neurtua.

Eraginkortasun energetikoaren finantzaketa Kanpoko esteka Eraikalen sakonki eztabaidatu den gaia da.

Eraikalen, American Council for an Energy-Efficient Economy-ren (ACEEE) zenbait txosten argitaratu dira, ACEEE Kanpoko esteka, horietariko bi Txinarekin zerikusia dutenak.

Iturria: American Council for an Energy-Efficient Economy, ACEEE Kanpoko esteka, 2012/07/16

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa and tagged , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *