Biourb proiektua: “Mugez gaindiko bioeraikuntza-aniztasuna eta eraikuntza bioklimatikoa eta horien egokitzapena arkitektura eta hirigintza modernora”

Espainia eta Portugalen arteko mugaz gaindiko lankidetza programakoa da proiektua, eta EBren Kanpoko esteka laguntzaz eta Europar Batasunaren FEDER eta Poctep Kanpoko esteka tresnek finantzatzen dute.

Proiektuaren helburu orokorra da gaur egungo “eraikitzeko eredua” ingurumenaren eta ekonomiaren ikuspegitik jasangarriagoa den beste eredu bioklimatiko batez ordeztea, hartara eraikinen energia-eskaera urritzeko eta Gaztela eta Leon eta Portugalgo iparraldearen arteko mugez gaindiko bioeraikuntza-aniztasuna eta eraikuntza bioklimatikoaren balioa areagotzeko.

Berariazko helburuetatik, berriz, aipatzekoak dira honako hauek: bioeraikuntza-aniztasuna atzematea, haren portaera energetikoa zehaztea eta parametrizatzea, bioeraikuntza-ondare tradizionalaren balioa areagotzea eta haren birgaitzea bultzatzea, energia-eskaera minimizatzeko hiri barruko klima analizatzeko eredu metodologiko bat sortzea, eta abar.

Zazpi bazkidek osatzen dute BIOURB proiektuaren partzuergoa: Eren-ek, Gaztela eta Leongo energiaren eskualde-erakundea; Trabancako udalak, Mogadouroko udal-ganberak, Braganzako IPBk, Cidaut fundazioak, Braganzako udal ganberak eta Gaztela eta Leongo eraikuntzaren institutuak.

Hauek dira berariazko helburu esanguratsuenak:

  • Beren portaera bioklimatikoa dela eta interesgarri suertatzen diren zenbait eraikin identifikatzea eta haietan erabiltzen diren teknikak aztertzea eta modelizatzea.
  • Hainbat eskuliburu tekniko eta txosten egitea.
  • Hiriko klima analizatzeko eredu metodologiko bat, hainbat bizilekuri aplika dakiekeena, diseinatzea.
  • Eraikinen ziurtapen energetikoak egiteko prozesu berriak proposatzea eta Espainiako eta Portugalgo agintariei aurkeztea.
  • Sektoreko profesionalak arkitektura bioklimatikoaren, kontserbazio eta birgaitze bioklimatikoaren eta hirigintza bioklimatikoaren alorretan trebatzea.
  • Ondare bioklimatikoaren balioa areagotzea DVD dokumental bat eta mugaz gaindiko ibilbide turistiko bat sortuta, hartara turismoa enplegu-sortzaile bihurtzeko eskualdean.

Informazio gehiago, Biourb proiektuaren webgunean Kanpoko esteka.

Iturria: Gaztela eta Leongo Eraikuntzaren Institutua Kanpoko esteka, 2012/07/19

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in I+D Proiektuak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *