CAF ohol ekologikoak

Ameriketako Estatu Batuetako enpresa bat da Stramit Kanpoko esteka, eta nekazaritza-alorreko material prentsatuz oholak egiten jarduten da. CAF oholak (Compressed Agricultural Fiber – CAF Board Kanpoko esteka) ere esaten zaie, eta gari-lastoz eta nekazaritzako hondakinez egiten dira, batez ere.

Aurrena, jasotzen duen material guztia bahetu egiten du enpresak, eta, gero, beroa eta presioa aplikatuta, konprimatu egiten du. Emaitza: erresistentzia handiko paperetan bildutako ohol zurruna. CAF oholak hainbat elementuren ordez erabil daitezke eraikuntzan, hala nola beira-zuntzezko isolatzailearen, igeltsu-plaken, partikulazko oholen edo hosgabetzeko oholen ordez.

Hainbat dentsitate, tamaina eta lodieratan (25,4 mm – 79,4 mm bitartean) fabrikatzen dira, eta, jakina, gai organiko lurrunkorrik gabe.

Eraikalen argitaratutako berri askoren iturria da IS Arquitectura Kanpoko esteka.

Berrien kalitateagatik ez ezik, haien etiketatzea ere azpimarratzekoa da, elkarrekin lotzeko aukera ematen baitu. Berri honen jatorrizko postean, adibidez, etiketetarako zenbait esteka datoz:

  • Eraikuntza-materialak fabrikatzen dituzten enpresa jakin batzuk zenbait gairen birziklatzetik eta berreskuratzetik abiatuta ari dira berrikuntzak egiten (material birziklatuen IS Arquitectura-ren etiketa Kanpoko esteka).
  • Aintzat izatekoa da, halaber, izurrien eta suaren kontrako erresistentzia eta, bereziki, jasangarritasuna, ohol ekologikoa baita (ohol ekologikoen IS Arquitectura etiketa Kanpoko esteka): karbono-arrasto negatiboa du eta, beraz, proiektuari LEED kredituak ekartzen dizkio.

Iturria: IS Arquitectura Kanpoko esteka, 2012/07/09

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Produktu berriak and tagged , , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *