EKTren arabera leiho orori zer prestazio exijitu behar zaizkion zehazteko tresna informatikoa

Kanpoko arotzeria eraikin guztien azalaren funtsezko elementua da, eta haren taxuaren araberakoa izaten dira azalaren erresistentzia, urarekiko, airearekiko, zaratarekiko eta beroarekiko hermetikotasuna. Hautatzen den kanpo-arotzeriak, nolanahi ere, beti bermatu behar du Eraikitzeko Kode Teknikoak (EKT) Kanpoko esteka xedatutako prestazioak betetzen direla.

Asociación Española de Fabricantes de Fachadas Ligeras y Ventanas, ASEFAVE Kanpoko esteka elkarteak tresna informatiko bat plazaratu du, zeinaren bidez EKTk leiho orori eskatzen dizkion prestazioak zein diren finkatu baitaiteke, betiere haren kokapen geografikoa, orientazioa, garaiera topografikoa, bao-portzentajea eta eraikinaren erabilera aintzat hartuta.

Berriaren iturritik deskargatu daiteke tresna.

Proiektugileari edo Preskriptoreari dagokio erabakitzea zer betekizun exijituko zaizkion ipini beharreko kanpo-arotzeriari, eta Obra Zuzendaritzari, berriz, ezarri beharreko produktuak proiektuaren baldintzak betetzen dituen aztertzea.

Leihoaren ezaugarrien azterketan, eragin handia du “CE markak” Kanpoko esteka. 2010eko otsailaz geroztik nahitaezkoa da hala markatzea, eta leihoaren fabrikatzailea prestazio hauen berri ematera behartzen du horrek:

Iturria: Servicios y Asesoramiento Técnico Kanpoko esteka, 2012/07/11

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Gidariak eta erremintak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *