Eraikuntza eta birgaitze jasangarriaren 2011ko gida Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitzetarako (2011)

“Eraikuntza eta birgaitze jasangarriaren gida Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitzetarako” argitalpenak etxebizitza-eraikinak eraikitzeko eta birgaitzeko bizi ziklo osoan aplikatu daitezken jardunbide egokien zerrenda jasotzen du. Horrek guztiak hirigintzako plangintza ez ezik, eraispenean zein etxebizitzak ustiatzeko eta mantentzeko lanetan sortutako hondakinen kudeaketa hartzen ditu barnean. Jardunbide egoki horiek etxebizitzak ingurumenaren aldetik jasangarriagoak izan daitezen laguntzen dute, kalitatean eraginik izan gabe, eta azken erabiltzailearentzako prestazioak edo funtzionaltasuna galdu gabe. Gidak diseinuan, eraikuntzan eta mantentzean parte hartzen duten eragileentzako zenbait gomendio ditu proiektuak ingurumen jasangarritasunaren ikuspuntutik egin ditzaten.

Gida, berriaren iturrian eskuragarri dago.

Berri honetako gidaren antzeko ezaugarriak dituzten Eraikalen argitaratutako hainbat gida:

Nahiz eta Eraikalen argitaratuta ez izana, Eraikuntzaren Lan Fundazioak Erakinen birgaitze energetikoa Kanpoko esteka deritzon liburua argitaratu du, 25euroko salneurriaz.

Eraikalen, Ihoberen beste gidei buruzko aipamena eginda, hala nola: Ekodiseinuaren sektore-gidak. Eraikuntza-materialak Kanpoko esteka.

Iturria: Ihobe Kanpoko esteka, 2011/09/29

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *