Etxebizitzak batera erostea: Social Shopping

Talde-erosketan”, toki jakin ber batean bizitzeko interesa duten hainbat lagun elkartu eta etxebizitza batengatik ordaintzeko prest egongo liratekeen prezioa proposatzen dute.

Bereziki etxebizitza berrirako dago pentsatuta ideia hau, eta comprarunidos.com Kanpoko esteka taldeak jarri du martxan. Erosleek batera jardunda irabazten duten negoziazio-ahalmenaz baliatzea du gakoa, erosteko baldintza hobeak lortzeko.

Etorkizunean, bankuen esku dauden etxebizitza-sortetara Kanpoko esteka zabaltzeko asmoa dago, a priori xumea dirudien modu batean:

Sustapen berean interesatuta dauden erosleak gutxieneko halako kopuru bat baino gehiago direnean, comprarunidos.com-eko arduradunek haietako bakoitzarekin bildu eta galdetuko dio ea zenbat ordainduko lukeen —gehienez— nahi duen etxebizitzagatik.

Taldeka negoziatzeak ematen dien indarraz baliatuta, saltzailearekin hitz egingo dute, prezioa ahalik eta gehiena jaitsarazteko.

Horra zer den “Social shopping” delakoa, zeina Interneteko biralitateaz baliatzen baita etxebizitza-erosle posibleak aurkitzeko.

Etxebizitzak batera nola erosi azaltzen duen bideoa:

Etxebizitzak salerosteko beste modu berri batzuk:

  • Finantza-erakunde batzuek, hala nola CaixaBank eta Novagalicia, higiezinen zerbitzuetako beren webgunean —servihabitat Kanpoko esteka eta escogecasa Kanpoko esteka— gonbit egiten diete erabiltzaileei nahi duten etxebizitzagatik eskaintza bat egin dezaten. Eskaintza ekonomikoa aztertzea eta bizkor erantzutea dute konpromisoa.

Eraikal berrietan aipatutakoak:

  • Etxebizitzak saltzeko modu berriak Espainian Kanpoko esteka. Beste bi aipatzen ziren: lehenengoan, erosleak hiru urte ditu etxebizitza itzultzeko, eta Caixa Catalunya, Tarragona eta Manresak hasierako salmenta-prezioan berriro erosteko konpromisoa hartzen du; bigarrenean, Metrovacesak, Grouponekin batera, deskontu handiagoa proposatzen du etxebizitzaren erosketan, multzoan edo taldean erosiz gero.
  • Etxebizitzak nahieran eta etxea taldeka erostea, etxebizitza erosteko modu berriak Kanpoko esteka. Metrovacesa eta haren «construclab» laborategiaren adibideak aipatzen ziren, non erosleak etxea erosteko unean zituen lehentasunak eta beharrak aztertzen baitziren. Gero, interes bereko pertsonak multzokatu eta haien gustuko etxea eraikitzen zuten. Santirso taldearen kasuan, premia bertsuko erosle-taldeak sortzen zituzten eta, hala, bestela —zein bere aldetik, alegia— lortuko ez lituzketen prezioak eskuratzen zituzten.
  • Higiezinak eskuratzeko eredu berriak Kanpoko esteka: erabilera-lagapena oinarrian duten etxebizitza-kooperatibak, higiezinen trukea, etab.

Iturria: Observatorio Inmobiliario Kanpoko esteka eta Blog Inmobiliario Kanpoko esteka, 2012/07/16

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Enpresa informazioa, Zerbitzu berriak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *