IVEren eraikuntza-elementuen katalogoa, v.03.60

Eraikuntza-elementuen Katalogoa obraren bertsio berria kalean da dagoeneko. Valentziako Eraikuntza Institutuak egina, Valentziako Generalitateak eraikuntza-kalitatea aitortu dio (DRA 02/10).

Eraikuntza-elementuen katalogoaren aplikazio informatikoak eraikuntza-irtenbideen erakusgai ugari dakar, eta haien prestazio termiko eta akustikoei, iragazgaiztasunari eta suarekiko babesari buruzko informazioa eskaintzen du. Batez ere proiektugileentzat egina da dokumentua, eta bildutako eraikuntza-irtenbideen ezaugarriak ezagutzeko aukera ematen die, hartara indarrean dauden arauek ezartzen dituzten betebeharrak betetzen dituztela frogatu dezaten.

Azkenik, sortzen den informazio teknikoa arkitektura-proiektura bil daiteke. Aplikazioaren azken bertsio honek jasangarritasunerako lehen hurbilketa bat ekarri du eta irtenbide arinak gehitu ditu. Halaber, aplikazioaren beraren interfazearen erabileraren hobekuntza ekarri du.

Eraikuntza-elementuen Katalogoaren v.03.60 bertsioaren berritasun nagusiak

“Estaldurak” atalera ingurumen-eragin txikiko lorategi-itxurako zenbait estaldura gehitu dira; “Estadurak”, “Etxaurreak” eta “Partizioak” ataletan, berriz, EKTren Eraikuntza-elementuen Katalogoko (EEK) irtenbide arinak gehitu dira. “Baoak” atala ere hobetu da, bao bikoitzak kalkulatzeko eta irtenbideari egurasgarriak eta burualtxatuak gehitzeko aukera emanda, eta, azkenik, “Errezel-hormak” atal berria sortu da, EEKri jarraikiz. Irtenbideen bilaketa eta hautaketa ere hobetu dira, iragazi beharreko eremuak ugarituta eta grafikoen bidezko hautaketa elementu guztietara zabalduta. “Baoak” eta “Sabai-leihoak” ataletako irtenbideen emaitzetan erakusten den informazioa zabaldu egin da, baita eskura dauden osagaien zerrenda ere. LIDERraren osagaiak eta ingurumen-eragin txikiko irtenbideak sortzeko osagai berriak gehitu dira.

Eraikalen, Valentziako Erkidegoko Azpiegitura Sailak eraikinetan energia-kontsumoa murrizteko hobekuntza teknikoen katalogo bat onartu du Kanpoko esteka berria argitaratu zen. Berri horretan, Birgaitzeko Eraikuntza Soluzioen Katalogoa eskuragarri zegoen, eta Birgaitzeko eraikuntza-soluzioen katalogo Kanpoko esteka berria aipatzen da, non “Gaur egungo eraikinen energia-ebaluazioaren prozedura integralaren berri ematen den”. Hiru tresna hauek ditu oinarri prozedurak: Eraikinaren Energia Kontserbazioaren eta Ebaluazioaren Txostena, aurretiazko ikuskapena egiteko; CERMA Birgaitze programa, energia-kontsumoa kalkulatzeko; eta Energia Birgaitze-lanetako Eraikuntza Soluzioetan Katalogoa, hobekuntza-proposamen onenak ezagutzeko.

Iturria: Construible Kanpoko esteka, 2012/07/11

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Gidariak eta erremintak and tagged . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *