Jabe-erkidegoetako obrak koordinatzeko gidaliburua argitaratu du Madrilgo Erkidegoak

Oso maiz egiten dira obrak jabe-erkidegoetan. Prebentzioari buruzko lege-arauetan eta 1627/97 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera, jabe-erkidegoa sustatzaile bihurtzen da konpontze-, mantentze-, hobetze- nahiz eraikitze-lanak egiten direnean. Esan nahi baita, obra horiek egiteko enpresekin kontratuak egiten dituenean, sustatzaile bihurtzen da erkidegoa, eta haren presidenteak dauka haren ordezkaritza.

Jabe-erkidegoetako arduradunentzako gidaliburu bat argitaratu du oraintsu Madrilgo Erkidegoak Kanpoko esteka, obretan diharduten eragile guztiek arau aplikagarriak betetzen dituzten jakin ahal dezaten eta, hala, izan litezkeen erantzukizunetatik babestuta egon daitezen. Madrilgo Aparejadoreen, Arkitekto Teknikoen eta Eraikuntza Ingeniarien Elkargo Ofiziala Kanpoko esteka eta Laneko Segurtasun eta Osasuneko Eskualde Institutua Kanpoko esteka dira gidaliburuaren egileak. Gidaliburu praktikoa da obra hau, eta jabe-erkidegoek jardueren sustatzaile izateagatik bereganatzen dituzten betebeharrak identifikatzea eta obretako prebentzioari eta segurtasunari lotutako elementuak jakinaraztea du helburu; horretarako, halako obretan erabili ohi diren tipologia, elementu, makina, ekipo eta materialen adibide ugari eskaintzen ditu. Obretako alderdi esanguratsuenen segimendua egiteko tresna praktikoa da gidaliburua, eta ezbeharren kopurua murriztea du xede.

Esteka honi sakatuta Kanpoko esteka eskura daiteke gidaliburua.

Zure jabe-erkidegoan arriskuen prebentzioaren nola kudeatu jakiteko, coordinacionempresarial.com webguneak La prevención de riesgos laborales en la comunidad de propietarios Kanpoko esteka liburua gomendatzen dizu. Egileak, Juan José Agún González eta Federico Estardid Colóm; Tirant lo Blanch argitaletxea, 1. edizioa, 2012, 169 orrialde.

Eraikalen, 2010ean honako berria argitaratu zen: «Obrak jabeen erkidegoetan eta laneko arriskuen prebentzioa» izeneko argitalpena Kanpoko esteka, Osalan-ena.

Ondorengo helbidean Kanpoko esteka eskura daiteke dokumentua.

Iturria: Coordinación Empresarial Kanpoko esteka, 2012/07/04

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Arauak, Dokumentuak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *