Living Building Challenge (LBC). Eraikin biziak ziurtatzen

Living Building Challenge (LBC) izeneko arkitekto-mugimendu berria da, Jason McLennanek sortua, eta eraikin biziak sustatzea du xede. Horretarako, mundu osoko eraikinen ziurtapenak egiten ditu, baldin eta irizpide ekologikoei jarraikiz eginak badira. 2009az geroztik halako sei etxe bizi aintzatetsi dira, baina hiruk baino ez dituzte betetzen ekimenaren irizpide guztiak eta haiei baino ezin zaie “bizi” esan.

Jason McLennanek dioenez, arkitektura poesia da, eta funtzionaltasuna. Haren xedea da egiturek funtzio bat betetzea, baina, aldi berean, miresmena eta harridura eragitea ere bai. Alegia, paisaia eder bati begiratzeak eragiten duen zirrara bera sorraraztea. Horixe da “eraikin bizien egitekoa”.

Hiru eraikinek eskuratu dute dagoeneko ziurtagiria, baina beste laurogeita hamar daude analisiaren zain. Ziurtapena eskuratzeko, zazpi betebeharretatik (“petaloak”, alegia) gutxienez lau bete behar dituzte: eraginkortasuna, argi naturala, aireztapena, energia garbia (eguzki-energia eta geotermikoa, aipatu dugun eraikinaren kasuan), euri-ura bereganatzea eta berrerabiltzea, material ez-toxiko, tokiko eta birziklatuak erabiltzea, eta kokagunea.

McLennanen iritziz, hamarkada luzez jardun da arkitektura naturatik aldenduta. Bere ziurtapenak LEED izenekoarekin (ospetsuagoa) zertan lehiatu ez duela dio; aitzitik, “berdea” esaten zaion arkitekturatik harago doan ideal berri bat sustatu behar omen luke.

Esate baterako, eraikin “bizi” batek aurrez urbanizatutako zoru batean eraikia izan behar du: urbanizatutako lur gehiegi dago munduan, eta naturari ezin zaio hektarea gehiago ostu.

Gainera, eraikin “bizi” bat tokiko eraikina da, eraikitzen den unetik bertatik: materialak 350 km-ko erradio batean eskuratu behar dira. Halaber, exijitzen da energia-autohornikuntza, euri-ura hartzea eta kontsumitzea eta hondakin-ura tratatzea.

Informazio gehiago, International Living Future Institute-ren webgunean Kanpoko esteka.

Gaztelaniazko “Desafío del edificio vivo 2.0” dokumentua, berriz, hemen duzue Kanpoko esteka.

“Eraikinetarako borondatezko ziurtapenak: ingurumen-errendimenduaren balioa” Kanpoko esteka berrian, eraikinetarako borondatezko ziurtapen ugari aipatzen dira.

Iturria: Ecología Verde Kanpoko esteka, 2012/07/11

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa, Zigiluak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *