Termografia eta blower-door. Eraikinen hermetikotasun-saiakuntza

Eraikinen barruko aire-bolumena da haien gaineko kalkulu energetikoen parametroetako bat, eta haren araberakoa da, besteak beste, eraikinak klimatizatzeko behar den energia-ekarpena.

Bi modutara trukatzen du eraikin batek airea kanpoko inguruarekin: kontrolatuta eta kontrolik gabe. Alde batetik, Eraikuntzako Kode Teknikoak xedatzen duen gutxieneko aire-berriztapeneko tasa dago, eta hori betetzeko ezartzen dira saretak, eta bestetik, berriz, diseinatu gabeko eta exekuzio-akatsen ondorioz agertzen diren zirrikitu eta arrakaletatik igarotzen den aire-bolumena. Klimatizatu gabeko aire horrek bolumen nabarmena izan lezake, eta diseinua aldarazi.

Eraikin baten behe-aldean, presioen berezko banaketa dela eta, infiltrazioak dira nagusi eta, neguan, aire hotza sarrarazten dute eta barrua hozten. Goi-aldean, berriz, esfiltrazioak dira nagusi, eta haien bitartez aurrez berotu dugun aireak alde egiten digu kanpora. Horrek guztiak ezeraginkortasun handia dakar, etekin eraginkorra nahi baldin badugu azterlan eta auditoria guztietan aintzat hartu beharrekoa. Etxebizitza tipiko baten energia-galeraren ia erdia kontrolatu gabeko aire-sarrerei dagokiela jotzen da.

Bi kontzeptuz mintzo gara hemen: aireztapenaz eta hermetikotasunaz.

Aire-sarrera kontrolatua da aireztapena. Haren emaria ezaguna da eta, beraz, jakin daiteke zer kostu energetiko dakarren.

Eraikin bat eraginkorra izango bada, hermetikoa izan behar du, hartara kontrolik gabeko aire-sarrerarik ez izateko. Demagun ez dakizkigula emaria eta kostu energetikoa.

Blower-door saiakuntzak aukera ematen du nahi ez diren infiltrazioen munta estimatzeko, EN 13829 arauaren arabera. Blower-door saiakuntzan, depresio bat eragiten da eraikinaren barruan, haizagailu kalibratu baten bidez, aire-sarrera normalak (saretak, erauzgailuak eta) zigilatuta daudela. Aire-fluxua neurtzen da eta grafiko batean fluxua eta presioa erlazionatzen dira infiltrazioek eragiten duten aire-berriztapenen orduko kopurua kalkulatzeko.

Depresioari eusten zaion bitartean, kamera termografikoaren bidez infiltrazioak lokalizatu daitezke, barrura sartzen den aire hotzaren fluxua ikusi egiten baita.

Oinarrizko saiakuntza da, arotzeria, hormagintza lehor eta kable elektrikoen muntaketen kalitatea kontrolatzekoa, baita sua itzaltzeko sistema gas bidezkoa duten lokaletakoa ere.

Iturria: Termagraf Kanpoko esteka, 2012/03/14

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Eraketa and tagged , , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *