AIDA proiektua: zerotik hurbileko energia-balantzea duten eraikinak (nearly net zero energy buildings, NZEB)

AIDA proiektuak Kanpoko esteka babesa ematen die Europa osoko eraikuntza-sektoreko eta tokiko administrazioetako profesionalei zerotik hurbileko energia-balantzea duten eraikinak (NZEB) diseinatzeko. AIDAk talde horiei egokitutako ekintza bat du: bisita teknikoak eraikuntza berritzaileetara, kasu errealetan oinarritutako jardunbide egokien aurkezpena, eta eraikin publikoetan NZEB kontzeptua ezartzeko laguntza.

Proiektu honen onuradun nagusiak udalak (eskaeraren agente giltzarriak) eta eraikuntzako profesionalak (eskaintzaren ikuspegitik) dira.

AIDAk talde horiei egokitutako ekintza eskaintzen du; besteak beste:

  • Bisita teknikoak eraikuntza garrantzitsuetara, eta kasu errealetan oinarritutako jardunbide egokien aurkezpena.
  • Udalei edo udalez gaindiko erakundeei laguntzea eraikin publikoetan NZEB kontzeptua ezartzen.
  • NZEBrantz egingo duten udal-politikak ezartzen laguntzea.
  • Bisitatutako adibideen eta udalekin egindako prozesuen berri ematea zenbait mailatan.
  • Proiektuan sortutako informazioa beste erakunde batzuei igortzea, ekintzari jarraitutasuna emateko.

Bisita teknikoak:

  • Proiektuan parte hartzen duten herrialde guztietan egingo dira; 3 bisita tekniko egingo dira urtean eraikin garrantzitsuetara: 2 estatukoak izango dira, eta 1, Europakoa.
  • Arrakasta-kasu horien diseinu-prozesuaren berri emateko lantegi paraleloak ere antolatuko dira: diseinatzen laguntzeko tresnak, eta kudeatzen eta sustatzen laguntzeko tresnak.
  • Bisiten eta lantegien helburua da arrakasta errepikatzea eraikin publikoen proiektu berrietan (obra berrietan eta birgaitzeetan, baita kudeaketan ere).
  • Bisitatutako eraikinak jardunbide egokien bilduma batean jasoko dira, eta webgunearen eta eraikuntza jasangarriaren plataformen bidez emango da haien berri.

AIDA Intelligent Energy Europe programaren baitan finantzatutako Europako proiektu bat da, eta bazkideak ditu Italia, Espainia, Frantzia, Austria, Grezia eta Erresuma Batuan.

Zerotik gertuko energia-kontsumoa duten bost eraikin erakusle eraikitzeko europar proiektua Kanpoko esteka Eraikal berrian, zerotik gertuko energia-kontsumoa duten eraikinei buruzko proiektuak, energia-eraginkortasuneko adibide egokiak, etab., jaso dira.

Berri honekin zerikusia duten beste berri batzuk jaso dira Eraikalen:

Iturria: Ecoticias Kanpoko esteka, 2012/09/18

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in I+D Proiektuak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *