Dokumentua, ingelesez: ingurumen-ziurtagirien balioa Kaliforniako etxebizitza-merkatuan – ingurumen-ziurtagiriak etxebizitza baten salneurrian duen eraginaren azterketa ekonomikoa

Dokumentuaren jatorrizko izenburua: “The Value of Green Labels in the California Housing Market – An Economic Analysis of the Impact of Green Labeling on the Sales Price of a Home”.

“Ingurumen-ziurtagirien balio Kaliforniako etxebizitza-merkatuan ” dokumentuak estatistikaren bidez erakusten du gainerako faktore guztiak konstante izanik, Kaliforniako familia bakarreko etxebizitza batek ingurumen-ziurtagiria izateak merkatu-hobari bat ematen diola ziurtagiririk gabeko etxebizitza alderagarri batekin konparatuta. Ikerketak adierazten du, halaber, hobariaren igoerari eragiten diela tokiko klimak eta ingurumen-ideologiak. Ondorio horietara iristeko, Kalifornian 2007 eta 2012 urteen artean saldutako 1,6 milioi etxebizitzen azterketa ekonomikoa egin zuten, haien prezioari eragiten dioten beste aldagai batzuk kontrolatuz, eraikuntzaren ingurumen-ziurtagirien balio erantsia isolatzeko.

Kaliforniako Unibertsitatea, Berkeleyko eta Kaliforniako Unibertsitatea, Los Angeleseko ekonomistek egindako azterketa honek ondorioztatzen du Energy Star, etxebizitzentzako LEED eta GreenPoint etiketa duten Kaliforniako etxeak ziurtagiririk gabeko etxe alderagarriak baino % 9 garestiago sal daitezkeela. Etxebizitzen prezioa faktore askoren mende dagoenez, higiezinen prezioan eragina duten aldagai giltzarriak kontrolatu zituen azterketak; esaterako, kokapena, neurria, zerbitzuak (igerilekua, ikuspegiak, aire girotua…) eta abar. Kalifornian ziurtagiria ez duen etxe baten babes besteko salmenta-prezioa 400.000 dolarrekoa dela kontuan izanik, 34.800 dolar gehiagoko salneurria izango du ziurtagiria duen batek.

Albistearen iturrian lor daiteke artikulua.

Harrigarria da ziurtagiria duten etxebizitzen salneurriaren eta ziurtagiririk ez duten arteko aldakortasuna txostenaren arabera, txosten honetan ikusi den % 9tik, Eraikalen albistean aztertutako txostenetako batean jasotako % 25era arte: Ingurumen-ziurtagirien balioa merkatuan Kanpoko esteka. Albistean, eraikuntza jasangarrien merkatuko balioaren igoerari buruzko zenbait artikulu eta txosten jasotzen dira, baita salmentako eta alokairuko eraikin ziurtatuen balioaren igoerari buruzko konparazio-taula bat ere.

Iturria: Build up Kanpoko esteka, 2012/08/17

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Zigiluak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *