Energia-kalifikazio altua duten eta energia berriztagarriak integratzen dituzten etxebizitza-eraikinen gida

Gida hau Habitec Fundazioak (Habitaterako Teknologia, Energia eta Eraikuntza Zentroa) egin du, eta etxebizitza-eraikinetan gastatzen den energiari buruzkoa da. Gidaren kapituluetan, eraikuntzako energia-aurrezkia eta -eraginkortasuna, eraikinen energia-kalifikazioa eta energia berriztagarrien erabilera lantzen dira.

1. kapituluan, energia-kalifikazioari buruzkoan, eraikuntzako energia-ziurtagirien egoera aztertzen da, bai Espainiakoa, bai autonomia-erkidegoetakoa. Kapitulu horretan, kalifikazio hori kalkulatzeko Espainian erabilgarri dauden tresnak ere aurkezten dira.

2. kapitulua eraikuntzan energia berriztagarriak txertatzeari buruzkoa da, eta baliabide berriztagarriak baliatzeko aukera ematen duten teknologiak, haien teknologia, merkatuan dauden produktuak eta eraikuntzako txertaketaren egungo egoera lantzen dira.

3. kapitulua neurri pasiboen garrantziari buruzkoa da, eta balio-bizitza osoan energia aurrezteko eta hasierako eskaera murrizteko eraikin batean erabil daitezkeen neurriak aztertzen ditu. Eraikinak hasieratik irizpide hauei jarraikiz diseinatzeko beharra nabarmentzen da, hasierako diseinutik planteatutako neurriak bezain eraginkorrak inoiz izango ez diren berritze-lan garestiak saihesteko.

Amaitzeko, kasu praktikoei buruzkoa da 4. kapitulua, eta A edo B energia-kalifikazioa lortu duten eraikinen jardunbide egokien 10 adibide jasotzen ditu. Eraikin horietako zazpi etxebizitza-eraikinak dira, eta hiru, hirugarren sektorekoak. Espainiako lurralde osotik aukeratu ziren, energia-kalifikazioaren egiaztapena gainditu ondoren.

Gida albistearen iturritik edo lotura honetatik Kanpoko esteka deskargatu dezakezu.

Iturria: Construible Kanpoko esteka, 2012/07/20

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *