Europako Innobite (INNOvative BIocomposiTEs) proiektua: gariaren lastoan eta paper birziklatuan oinarritutako biokonposite berriak eraikuntzarako

Ikerketa Europako ekonomia berri baten garapenean kokatzen da, eta kontsumo eta produkzio jasangarrien ereduetan. Bi ideiatan oinarritzen da: gariaren lastoaren frakzio inorganikoaren balorizazioa eta zelulosazko nanozuntzak (MFC) lortzea paper birziklatutik abiatuz. Prozesu ez-kutsatzaileen bidez isolatu ondoren, errendimendu handiko gehigarriak izango dira bi konposatu horiek formulazio polimeriko berrietan. Gariaren lastoaren bi frakzio nagusiak, lignina eta zelulosa, matrize polimerikoa eta errefortzu materiala izango dira hurrenez hurren, eta, hala, baliabideen etekin handiena lortuko da.

Material eta prozesu berriak baliozkotzeko, eraikuntza-sektorean erabiltzeko produktuak diseinatu eta garatuko dira, zehazki, konpartimentuak bereizteko panelak eta estalkietarako profilak. Erresistentziaren eta iraunkortasunaren saiakuntza normalizatu ugari egingo dira produktu berriekin, baita biodegradagarritasunari buruzko testak ere. Itxaroten da lehenek merkaturatzea bermatzea, gutxieneko eskakizun teknikoak gaindituta; bigarrenekin, berriz, ingurumen-hobekuntza nabarmendu nahi da, egungo produktuekin alderatuta. Proiektuan garatuko diren produktuak nahiz ekoizpen-prozesuak Balio-bizitzaren analisien eta Ingurumenaren egiaztapen teknologikoaren bidez ebaluatuko dira hurrenez hurren; horrenbestez, ingurumen-kontrol zorrotzak izango dituzte.

Petrolioaren prezioaren aldakortasunak eta haren erabilerak klimaren eredu orokorretan dituen eraginek material jasangarriagoen bilaketa etengabea eragin dute azken hamarkadan, eta, askotan, petrolio gordinetik eratorritako produktuak ordezka ditzaketen konposatu naturaletan oinarritu dira. Behar hori testuinguru orokorragora eramanez, Europa 2020 Estrategia Kanpoko esteka martxan jarri zuten Europako agintariek 2010eko martxoan. Ibilbide-orri horrek gure kontsumo-gizartearen berehalako bilakaera definitu behar du, eta funtsezko 3 lehentasun izan:

  • Ezagutzan eta berrikuntzan oinarritutako ekonomia garatzea (hazkunde adimenduna)
  • Natura-baliabideen eraginkortasuna sustatzea (garapen jasangarria)
  • Enplegua sortuko duen ekonomia sustatzea (hazkunde integratzailea)

Europako Innobite proiektuaren helburua da eragin zuzena izatea horietan guztietan, azken aurrerapen zientifikoak baliatuz, bi azpiproduktu natural oparoak berriro balorizatzearen alde eginez, eta garapenaren bideratzailetzat enpresa txiki eta ertainetan konfiantza jarriz.

Biokonposatuen eskaera hazten ari da, eta azpisektore berriak (eraikuntza jasangarria, esaterako) ongi ari dira finkatzen merkatuan, oso aldekoak dituzten politiketan eta gero eta handiagoa den gizarte-kontzientziazioan oinarrituta. Innobite proiektuan garatutako proiektuek negozio-aukera berriak sortuko dituzte eraikuntza-sektoreko industrientzat: merkatu berriak irekitzeko aukera eman eta enpresa, eredu eta negozio-arlo berriak sortzea sustatuko da.

Europako Batzordearen VII. Esparru Programako proiektu bat da, eta beste ikerketa-zentro batzuk eta Europako enpresa batzuk parte hartzen dute: VTT, EMPA, EXERGY, VERTECH, TECNALIA, TECNARO, ECOPULP, ACF eta CIMVek.

Eraikaleko Alga “biorreaktiboak” fatxadetan: itzala ematen dute, eta energia berdearen iturria dira Kanpoko esteka albistean, kanaberaren, artoaren eta olibadien hondakinen erabilerari erreferentzia egiten zaio.

Iturria: Construible Kanpoko esteka, 2012/09/19

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in I+D Proiektuak and tagged , , , , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *