Igeltsuaren antzeko itxura duten panelak, energia termikoa biltegiratzeko gai direnak

Lokal batetan jarritako PCMz egindako igeltsuzko panelaren irudia. (Irudia: ©UPM)

Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko (UPM) ikertzaile-talde batek garatu eta patentatu ditu. Panelek, estrategia pasiboekin batera (eguzkimendua edo aireztapen naturala, adibidez), % 40raino murrizten dute eraikinen energia-kontsumoa.

UPMko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko Eraikuntza eta Teknologia Arkitektonikoak ikerketa-taldea Kanpoko esteka paneletan fase-aldaketako materialak edo PCM (ingelesez: Phase Change Materials) txertatzean oinarritzen da.

Eraikuntza-elementu berri horrek igeltsuzko panel konbentzional batek baino bost aldiz energia termiko gehiago biltegira dezake lodiera bera izanik (1,5 cm). Hala, jartzen den lokaleko tenperatura erosotasun-tartean mantentzen du (20-30 ºC) klimatizazio-sistemaren baten beharrik izan gabe. Gainera, inbertsioa amortizatzeko epea laburra da: urte bat eta bi urte artekoa.

Erabilera asko dituzte PCMek askotariko arloetan; adibidez, osasungintzan, botanikan edo kirol-arloan. Eraikuntzan, 1980ko hamarkadaren hasieratik, eraikuntza-elementuetan (hormigoia, igeltsua, zeramika, beira eta abar) txertatzeari buruz ikertu da. Eraikalen, PCM-a Eraikuntzaren sektorean erabiltzeari buruzko zenbait berri jaso dira, bai blogean Kanpoko esteka, bai web-orrian Kanpoko esteka ere.

PCMak energia termikoa biltegiratzen edo askatzen duten substantziak dira. Energia horrek bero sorraren forma hartzen du. Egunean zehar, energia-soberakinek (eguzki-erradiaziotik, etxetresna elektrikoetatik, erabiltzaileengandik… jasoak) likidotzen laguntzen dute, eta hala, lokala ez da gehiegi berotzen. Gauetan, berriz, kanpoko tenperatura jaitsi egiten denean, solidotu egiten dira, eta biltegiratutako energia giroan askatzen dute; hala, gehiegi hoztea saihesten da. Inertzia termiko handiko horma lodi eta astun baten efektu bera du.

Material berria garatzeko, igeltsua aukeratu zuten UPMko ikertzaileek, eskuragarri dagoelako, asko erabiltzen delako eraikuntzan eta merkea delako, baita erraza delako ere gehigarri berriak eranstea. Horrez gainera, isolamenduaren barrualdean jartzen da beti, eta horrek biltegiratze termikorako gaitasun teorikoa baliatzeko aukera bermatzen du. Kasu horretan, % 90-95ekoa da gaitasun termiko erabilgarria, eta isolamenduaren kanpoan jartzen denean, % 10-15ekoa izaten da.

Hori ez da berria, 1990eko hamarkadatik aztertu baita igeltsuan PCM jartzeko aukera; eta merkataritza-produktu bat ere bada. Baina, orain arte, igeltsuzko paneletan PCMa % 26ra artekoa izan da gehienez, eta % 45eraino iritsi ahal izan da ikerketa honetan. Horren arrazoia da substantzia horiek eraikuntza-elementuaren gaitasun mekanikoa murrizten dutela.

Likido-fasean igeltsuarekin arazorik ez izateko, BASFek egiten dituen parafina mikrokapsulatuak aukeratu dira PCM moduan. Gainera, panelean PCMaren ehuneko altua lortzeko, eta, aldi berean, prestazio fisiko eta mekanikoei buruzko araudia betetzen dela bermatzeko, bi gehigarri erantsi zaizkio nahasteari: zuntzak eta fluidotzailea.

Esperimentuak eginez, gehigarriak elkarrekin nahasi dira –igeltsua, PCMa, zuntzak eta fluidotzailea–, ehunekoak aldatuz, hainbat konposatu lortzeko. Saiakuntza horiek haien propietate fisikoak (dentsitatea, porositatea, lantzeko aukera, gogortze-denbora…), mekanikoak (gogortasuna, erresistentzia, malgutasuna…) eta estetikoak ezagutzeko egin dira.

Iturria: Noticias de la Ciencia Kanpoko esteka, 2012/07/24

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Patenteak, Produktu berriak and tagged , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *