Isoverren Etxe Pasiboak diseinatzeko eraikuntza-xehetasunen eskuliburua

Isoverrek Kanpoko esteka Passivhaus Institutek ziurtatutako eraikuntza-xehetasunen katalogoa aurkeztu du gaztelaniaz. Ziurtagiri horiek eraikinen energia-eraginkortasunari buruzko 2010/31 Direktiba betetzea bermatzen dute. Arau horren arabera, energia-eraginkortasunaren gutxieneko baldintza batzuk zehaztuko direla bermatzeko neurri batzuk hartu beharko dituzte estatu kideek, Europan eraikitako eraikin publiko guztiak “nearly zero energy buildings (NZEB)” izan daitezen 2018ko abenduaren 31tik aurrera, eta jabetza pribatuko eraikin guztiak, 2020ko abenduaren 31tik aurrera.

Isoverren Etxe Pasiboetarako eraikuntza-xehetasunen katalogo berriak Espainiako klimara eta Espainian erabili ohi diren irtenbideetara egokitutako eraikuntza-irtenbideak jasotzen ditu, eta zerotik gertuko energia-kontsumoa duten eraikinak modu eraginkorrean eta teknikoki eta ekonomikoki bideragarrian egiteko aukera ematen du. Eskuliburu berrian jasotako eraikuntza-xehetasun guztiak:

  • dwg formatuan eskuragarri daude Isoverren web-orrian.
  • Passivhaus Institutek bermatzen ditu.
  • Transmitantzia termikoaren kalkuluak jasotzen dituzte, PHPPn erabiltzeko.
  • Proiektuetan zubi termikoak kentzea bermatzen dute.

Passivhaus Kanpoko esteka kontzeptua Alemanian garatu zen 1080ko hamarkadan, eta energia-kontsumo txikiko etxebizitzen bilakaera bat da. Etxebizitzaren itxituren (hormak, leihoak eta ateak) materialen kalitate termiko bikainari, barneko bero-iturrien erabilerari (etxeetan erabili ohi diren gailu elektrikoetatik datorrena) eta aireztapen-galerak gutxitzeari (beroa berreskuratzen duen sistema kontrolatu baten bidez) esker, ez du ohiko hozte- eta berotze-mekanismorik behar etxebizitza pasiboak. Berogailu-eskaera 15 kWh/m² baino txikiagoa da urtean, eta horrek, batez beste, % 90eko murrizketa adierazten du.

Eraikalen, Passivhaus-i buruz zenbait berri Kanpoko esteka argitaratu dira. Eraikal blogeko Passivhausi eskainitako azkeneko berrian, Bio_Passivhaus proiektua Kanpoko esteka, Espainia iparraldeko klima atlantikoan eraikuntza pasibo-ekologiko integralerako behar diren baldintzak ikertzeko Asturiaseko prototipo baten eraikuntza azaltzen da eta Passivhaus arauari buruzko 2 eskuliburu.

Isover Kanpoko esteka web-orritik dokumentuak jaitsi daitezke.

Dokumentuak eskuratzeko zuzeneko estekak:

Ziurtapen energetikoak lortzeko helburuarekin garatutako beste material fabrikatzaileen eskuliburuak jaso dira Eraikalen:

Iturria: Construmatic Kanpoko esteka, 2012/09/13

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa, Zigiluak and tagged , , , , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *