Kontsumitzen duena baino energia gehiago sortzeko saiakuntza-etxea AEBn

AEBko Merkataritza Sailaren Estandarrak eta Teknologia Institutuak (National Institute of Standards and Technology, NIST) bere «etxe» berria aurkeztu zuen, eta landa-etxe batek urte osoan funtzionatzeko behar duen beste energia sor dezakeela frogatzeko saiakuntza-bankutzat erabiliko da.

Instalazioak urtebete egin du esperimentu-fasean, eta, orain, energia-eraginkortasuneko teknologietarako proba-metodoak hobetzen jarraituko da, eta etxeetako energia-eraginkortasunerako diseinu-arauak garatzen. Hala, denboraren poderioz, energiaren guztizko kontsumoa eta kutsadura murriztu egingo dira, baita diru-aurrezkia ere fakturetan.

Eraikina landa-etxe arrunt baten itxura izateko eraiki zen, baina platinozko LEED estandarrari jarraikiz.

Bi solairu, lau logela eta hiru bainugela ditu etxeak, eta energia-eraginkortasuna txertatuta eraikuntzan eta etxetresna elektrikoetan. Energia sortzeko teknologiak ere baditu; esaterako, uraren eguzki-berokuntza eta eguzki-sistema fotovoltaikoak. Haize-errota bat soilik behar du orain.

«Laborategiko praktika horren emaitzek erakutsiko dute etxerako zero energia garbia diseinua eta teknologiak prest dauden edozein auzotarako», esan zuen Estandar eta Teknologiarako Merkataritzako idazkariorde eta NISTko zuzendari Patrick Gallagher-ek. «Energia-eraginkortasunaren teknologia berrietarako diseinu-estandar eta proba-metodo berriak garatzeko aukera ere emango du, eta haiek hartzeko prozesua azkartzea itxaroten dugu «.

Ez da inor biziko etxebizitzan, baina bizimodu-egoera arruntak itxuratzeko, programa informatikoak eta kontrol mekanikoak erabiliko dituzten NISTko ikertzaileek, lau laguneko familia baten ohiko bizimodua islatzeko etxebizitzan. Une jakinetan piztu eta itzaliko dira argiak, ur beroa kontsumituko da, eta etxetresna elektrikoek funtzionatu egingo dute. Gailu txikiek beroa eta hezetasuna emango dizkiote, jendeak egingo lukeen moduan.

Argiak eta aparatuak eguzki-sistema fotovoltaikoaren bidez piztuko dira, eta energia gehiegi kontsumitzen denean, zerbitzu publikoen tokiko sarera bidaliko da berriro, neurgailu elektriko adimendun baten bidez. Klimak instalazio fotovoltaikoa erabiltzea eragozten duen egunetan, saretik aterako du energia etxeak. Guztira, ordea, kontsumitzen duena baino energia gehiago sortuko du .

Bideo erantsian, ekimen honi buruzko informazio gehiago ikus daiteke:

Eraikalen, Groupe Atlantic-en erosotasun termikoko laborategia Kanpoko esteka berria jaso da. Berri honetan azaltzen den ekimenaren antzekoa da.

Eraikalen, zerotik gertuko energia-kontsumoa duten eraikinak eraiki daitezkeela egiaztatzeko zenbait proiektu jaso dira. Zerotik gertuko energia-kontsumoa duten bost eraikin erakusle eraikitzeko europar proiektua Kanpoko esteka berrian adibidez, mota honetako zenbait berri jaso dira.

Iturria: Clean Technica Kanpoko esteka, 2012/09/17

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Eraginkortasun energetikoa, Teknologia and tagged . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *