Nekazaritza-hondakinak eraikuntzako pozzolana-materialtzat erabiltzea

Valentziako Unibertsitate Politeknikoko Ingeniaritza Sailean berriki irakurri da masterraren amaierako lana (Hormigoiaren ingeniaritzako masterra), “Kanabera arruntaren eta artoaren landarearen errautsen karakterizazio kimikoa eta erreaktibotasuna, mortero eta hormigoietan gehigarri pozzolaniko moduan erabiltzeko” izenburukoa. Egilea Alejandro Escalera da, eta zuzendariak, Jose María Monzó eta Jorge Payá. Hormigoiaren Zientzia eta Teknologiaren Institutuak (ICITECH Kanpoko esteka) landutako ikerketa-ildo honek pizten duen interesa dela eta, egindako lanaren berri ematen da atal honetan.

Erromatarrek sumendien errauts fina izendatzeko erabili zuten “pozzolana” terminoa. Kare eta uraz nahasita, zementatzeko propietateak dituen konposatua osatzen du, eta zementu arruntarekin egindako hormigoi arruntaren antzeko propietateak izan ditzake Bereziki interesgarria dena da errekuntza baldintza jakin batzuetan egiten bada, nekazaritza-hondakinek izaera pozzolanikoa izan dezaketen silize-edukiak dituztelako (esaterako, arrozaren axalek, banbuaren hostoek edo azukre-kanaberak). Nekazaritza-hondakin horien fruitua lortzeko edo laborantza propioa edo gerokoa lortzeko bereizi behar diren landare-atalak dira; eta hondakin horien zati handi bat abeltzaintzak erabiltzen badu ere, beste batzuk ez dira baliatzeko modukoak.

Hori oso interesgarria da ingurumenari erreparatuta, errautsak hondakintzat hartzen baitira; eta, kasu honetan, zementuaren ordez erabil daitezke, hein batean, hormigoia egiteko. Hala, portland zementua fabrikatzeko prozesuak, eta, horrenbestez, hormigoia fabrikatzeko prozesuak uzten duen karbono-arrastoa murrizten da. Valentzian arrozaren axalek sortutako errautsak, Latinoamerikako herrialde askotan artoaren landarek sortutako hondakinak edo ibaiertzak eta erretenak garbitzean sortutako kanabera arruntarenak pozzolanikoen adizio-iturri ona izan daitekeen aprobetxamenduaren adibideak dira. Orain arte egin diren azterketek atea irekitzen diote errauts horiek garapen bidean dauden herrialdeetako landa-eremuetan erabiltzeari, estrategia ona baita etxebizitzen autoeraikuntzarako materialak prestatzeko.

Arrozaren azala zereal horren uztaren pisuaren bostena da, eta produktu hori munduko hondakin handienetako bat da. Errekuntza-prozesu egoki baten bidez, zementu-industrian kontsumitzeko moduko propietate pozzolanikoak dituzte arrozaren azalaren errautsek (silizea % 90-96). Baina Espainiako egungo EHE araudiak adiziotzat zenbait material erabiltzea soilik aurreikusten du; esaterako, silizearen kea eta errauts hegalariak. Egia da, halaber, beste material batzuei atea zabaltzen ari zaiela ikerketa. Urteek material horiek baliatzeko aukera emango dute.

Hala ere, eta blogera sartzeko abiapuntua eman digun artoaren eta kanabera arruntaren errautsak mortero eta hormigoietan zementu-zati baten ordezkotzat erabiltzeari dagokionez, emaitzak onak diren arren, etorkizuneko ikerketek lurraren kalitateak eta haziaren barietateak duten eragina, erraustu beharreko laginetan partikulek duten neurriaren eragina azaltzea, prototipoak egitea eta abar falta da.

Víctor Yepesen bloga Kanpoko esteka albiste-iturri garrantzitsua da Eraikalentzat.

Eraikalen, hormigoi berdeei buruzko albiste ugari Kanpoko esteka jaso dira. Albiste batean (Zementu, hormigoi eta mortero berriei buruzko proiektuak Kanpoko esteka) biomasaren errautsekin eraikuntzarako prestatutako morteroa aipatzen da. Albiste horretan Kanpoko esteka adierazten da Kordobako Unibertsitateko (UCO) ikertzaileek frogatu dutela olibadiaren biomasaren errautsek (nekazaritzak hein batean berrerabiltzen duen hondakina) morteroaren zementua % 10era murriztu dezaketela ondoriozko orearen erresistentziari kalte egin gabe. Gakoa da, UCOko zientzialariek egiaztatu duten moduan, errautsek dituzten ale-neurri espezifikoa eta aluminosilikatoen eduki altua –mineral-mota bat–, zementua gogortzeko erreakzioari laguntzen diolako, eta ore bereziki sendoa ematen duelako.

Iturria: Valentziako Unibertsitate Politeknikoa, Víctor Yepesen bloga Kanpoko esteka, 2012/07/03

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Doktore Tesiak and tagged , , , , , , , , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *