PCT patentea argitaratu da: “Modulu fotovoltaikoa errezel-hormetarako”

“Modulu fotovoltaikoak errezel-hormetarako, eta modulu fotovoltaiko horiek dituen errezel-horma” patentearen nazioarteko argitalpen-zenbakia: WO2012/089883 A2. Jabetza Intelektualaren Mundu Erakundeak emana.

Patente horrek eraikuntzako fatxadetan modulu fotovoltaikoak txertatzeko errezel-sistema bat jasotzen du. Asmakari horrek eraikinen fatxadetan energia baliatzeko sistemak instalatzea errazten du, zelula fotovoltaikoen bidez. Hala, panel fotovoltaiko bakoitzerako muntaketa-arazoak, kable-arazoak eta potentzia partikularreko elektronika-unitateen euste-arazoak murrizten dira. Asmakariaren azken helburua da instalazio horien diseinua, instalazioa eta mantentze-lanak erraztea, konexioa/deskonexioa eta berehalako erabilera kontzeptuak garatuz.

Espainiako patentearen eskaera: P201031960, 2010eko abenduaren 27an, OEPM MADRILen.

Nazioarteko patentearen eskaera, PCT: PCT/ES2011/070902, 2011eko abenduaren 26an, OEPM MADRILen. PCT patentearen eskaera 2012ko uztailaren 05ean argitaratu zen, WO2012/089883 serie-zenbakiarekin.

Eraikalen, “patenteak” kategorian berri ugari Kanpoko esteka dago.

Iturria: Tecnalia Kanpoko esteka, 2012/09/17

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Patenteak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *