Tornado eta urakanetatik babesteko guneetarako panelak, material birziklatuekin eginak

Birminghameko Alabama Unibertsitateko Kanpoko esteka ikertzaileek ekaitzetatik babesteko guneetarako panel berriak diseinatu dituzte material birziklatuak erabiliz, eta Ekaitzetatik Babesteko Guneen Elkarteak (National Storm Shelter Association, NSSA Kanpoko esteka) ekaitz-mehatxua dagoenerako egindako saiakuntza gainditu dute. Panel horiek diseinatzen ari diren goi-teknologiako babeslekuen parte dira.

Saiakuntzan, 15 librako zurezko taulak bota ziren presio-kanoi batetik, eta ezin izan zuten material birziklatuz egindako paneletan sartu egindako dozena bat saiakeretan. Zurezko taulek orduko 100 miliako abiadura inguruan jo zituzten panelak; jaurtigaiak abiadura horretan atera ohi dira orduko 200 miliako abiaduran bira egiten duten haizeak dituen tornado batean. Haizearen abiadura hori duen tornado batek F5 sailkapena du Fujita eskala hobetuan, eta ongi eraikitako etxeak ere bota ditzake.

Tornadoen NSSA proba gaindituta, urakanen mehatxuaren NSSA araua ere gainditu zuten panelek. Proba horretan, zurezko taulak botatzen dira 9 libratara, orduko 60-75 miliako abiaduran.

Proba hori merkataritza-erabilera emateko lehen proba da, eta taldeak 2013ko tornadoen denboraldirako lortzeko itxaropena du. Azken proba udazken honetan egingo da: erabat muntatutako egitura probatuko da.

«Material modernoen zientzia ekaitzetarako babestokietan aplikatzeko ahalegina Katrina urakanaren ondoren hasi zen, eta presazkoagoa egin zen Alabaman 62 tornado izan zirenean egun bakar batean», esan zuen UABko Materialen Zientziaren eta Ingeniaritzaren Saileko Uday Vaidya, Ph.D. katedradun eta proiektuaren liderrak. 2011ean, 551 hildako utzi zituzten tornadoek AEBn -245 Alabaman- eta 28 mila milioi dolarreko kalteak jabetzetan.

«Ameriketako Estatu Batuak azken hiru urteetan urteko 1.370 tornado baino gehiagoko batezbestekoa duela, ordua da ekaitzetatik babesteko eraikitzen diren guneak eraikitzeko modua aldatzeko, bizitza gehiago salbatzeko», dio Vaidyak.

Panelak erretxina termoplastikoekin eta beira-zuntzekin egiten dira, eta ondoriozko zuntzak egungo babeslekuetan erabiltzen den altzairua baino iraunkorragoak dira unitateko, eta % 80 gutxiago pisatzen dute. Material horiek berak erabiltzen dira egun azken ibilgailu militar blindatuetan.

Lehengaitzat itsasoko hodiak estaltzeko erabili zen materiala erabiltzen da. Esperimentu-fase honetan material birziklatua erabiliz, zabortegietara milaka kilo hondakin botatzea saihesten da.

Bideo honetan, egindako saiakuntzei buruzko informazio gehiago ikus daiteke:

Eraikalen, ohol ekologikoei buruz berri bat  Kanpoko esteka jaso da, CAF ohol ekologikoak Kanpoko esteka berria osagarri duelarik.

Lurrikararekin zerikusia duten entseguei buruz, Eraikalen ondorengo berria argitaratu zen: Osagai ez-egiturazkoak dituen bost solairuko lurrikaren aurkako eraikin batean lurrikarek zer eragin duten probatu dute Kanpoko esteka.

Iturria: Cleantechnica Kanpoko esteka, 2012/08/30

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Produktu berriak and tagged , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *