UNE EN 15251: 2008 Arauari lotutako dokumentuak

Barne-giroaren parametroak eraikinen energia-eraginkortasuna diseinatzeko eta ebaluatzeko, barneko airearen kalitatea, giro termikoa, argiztapena eta zaratak kontuan izanik.

Albiste honetan, bi dokumentu jasotzen dira: Araua berrikustean kontuan izan behar diren alderdiak, eta barneko giroaren kalitatea ebaluatzeko metodoak.

EN 15251 Arauak barne-giroaren sarrera-parametroak zehazten ditu eraikinen energia-eraginkortasuna diseinatzeko eta ebaluatzeko, eta barneko airearen kalitatea, giro termikoa, argiztapena eta zaratak kontuan hartzen ditu. Arau hori duela bost urte jarri zen eskuragarri, eta berrikusi egingo da. Dokumentuak (ingelesez eskuragarri lotura honetan Kanpoko esteka) hurrengo berrikusketan eztabaidatuko diren zenbait gai jasotzen ditu. Gai hauek lantzen ditu: ingurumen termikoa (noiz erabili egokitzapen-eredua eta sistema pertsonalizatuetarako irizpideak); airearen kalitatea barnealdeetan (aireztapen-eraginkortasuna; airearen garbitasuna, okupatzaile egokituak / ez-egokituak eta aireztapen pertsonalizatua); zaratak (kategoriak); argiztapena (kategoriak; eguneko argiaren faktorea), eta, azkenik, okupatzaileen jarrera.

Eraikinetan energia-iturri desberdinak erabiltzen dira, eta urteko energia-eraginkortasuna formatu batean adierazten da, energia primarioaren forman, edo CO2 isurien forman. Horrenbestez, energia-errendimendua barnealdeari dagokion ingurumen-jarduerarekin alderatzeko, barneko giro-jarduera urtea kontuan izanik adierazteko beharra ere bada, ingurumen-faktoreak (erosotasun termikoa, airearen kalitatea, argia eta zarata) bereizita nahiz faktore horien konbinazioa kontuan izanik.

Arauetako barneko ingurumen-irizpideak, klimatizazio-instalazioren okupazio-denbora, berokuntza-kantitatea, hoztean eta/edo aireztapen-gaitasuna, % 100ean bete beharko balira, oso garestiak izango lirateke energia-kontsumoaren ikuspegitik.

Arreta ekonomiko eta/edo ingurumen-arretek barneko ingurumen-baldintzek denbora-epe mugatu baterako gomendatutako mugak gainditzea baino kokapen pragmatikoagora eramaten dute: hori ordenagailu bidezko simulazioen bidez (diseinu-fasea) nahiz eremuan bertan egindako segimenduen bidez (okupazioaren osteko fasea) egiazta daiteke. Artikuluak (lotura honetan Kanpoko esteka eskuragarri) barneko giroaren urteko errendimenduaren ebaluazioa egiteko kontzeptu batzuk aurkezten ditu, eta ISO EN 7730 Arauan (giro termikoa) edo EN 15251 Arauan (giro termikoa, barneko airearen kalitatea, argiztapena eta zarata) oinarritzen da. Gainera, barneko giro-kalitateari buruz sortutako kontzeptu berri batzuen saiakuntza egiten da. Epe luzerako ebaluazioak egiteko metodoak aurkezten eta eztabaidatzen dira, eraikita dagoen eraikin bateko barneko giro-neurketen datuetan oinarrituta. Emaitzek erakusten dute emaitzak estrapolatu egin daitezkeela, emaitza erlatibo berak lortzen baitira. Halaber, emaitzek erakusten dute oraindik ere ez dagoela behar besteko ezagutzarik barneko giro-parametroak adierazle sintetiko batean konbinatzeko.

Energia, akustika eta airearen kalitatearen eskaeran eraikinen aireztapena eta bere ondorioak Kanpoko esteka jardunaldian, besteak beste, arau honi buruz mintzatu zen.

Valladolideko Unibertsitateko ingurumen-kalitateari eta jasangarritasunari buruzko gida praktikoa Kanpoko esteka berrian, barne giroari buruzko beste zenbait berri aipatzen dira.

Iturria: Build up, 2012/09/10

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Arauak, Dokumentuak, Legegintza and tagged . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *