Energia sareratzeko gauza den Smart Grida

Espainiako energia-banaketako lehen sare adimentsua aurkeztu du Schneider Electric-ek Kanpoko esteka Solar Decathlon Kanpoko esteka 2012 leihaketan. Eguzki-hiriari zerbitzua eman dio, izan ere. Konpainiak ekitaldiarekin duen lankidetzaren barruan azaldu du haren berrikuntza-zuzendari José Miguel Solansek zertan den smart gridaren inplementazioa. Energia modu burutsuan kudeatzeko esperientzia aitzindaria izan da. Sare adimentsua da, eta gai da energiaren eskaera eta kontsumoa denbora errealean kudeatzeko, sorkuntza banatuko hainbat iturri integratzeko eta kontsumitu behar ez den energiaren soberakina ohiko sare elektrikora husteko.

Lehiaketak iraun duen bitartean bakarrik egon da sarea lanean, eta instalatu diren sorkuntza-fotovoltaikoko ia 200 kW kudeatu ditu.

Parte hartu duten enpresak, Smart City Centerra, Solar Decathlon-en bulegoak, babesleen standak eta zerbitzu komunak (bideen argiztapena, kafetegiak eta ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak), denak lotu ditu smart gridak . SCADA teknologia erabilita eta globalki kudeatzeko gauza den egitura bakar batean integratu dira elementu guztiak. Horrez gain, Schneider Electric-ek Hiriko energia-fluxu guztiak une oro erakusten zituzten pantaila batzuk ipini ditu bisitarien eskura.

Iturria: Enegelia Kanpoko esteka, 2012/09/28

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Eraginkortasun energetikoa, Zerbitzu berriak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *