Eraikuntzaren Kode Teknikoaren (EKT) OA BE: Energia Aurreztea oinarrizko dokumentua eguneratzeko proiektua

Agindu-proposamen baten bidez Kanpoko esteka eguneratuko da Eraikuntzaren Kode Teknikoaren (EKT) OA BE oinarrizko dokumentua, energia aurrezteari buruzkoa, eta direktiba hauen transposizio partziala egingo da:

  • 2009/28/CE Direktiba, haren 13. artikuluan xedatzen den
  • 2010/31/UE Direktiba, haren 3., 4., 5., 6. eta 7. artikuluetan energia-eraginkortasuna dela-eta eraikinek bete beharreko betekizunei buruz xedatutakoari dagokionez.

Azpimarratzekoa da 2010/31/EB Direktibak eraginkortasun energetikoari buruzko betekizunak ez ezik mugaegun hauek ere ezarri zituela:

  • 2018-12-31tik aurrera, agintaritza publikoen jabetzako eraikin okupatu berriek energia-kontsumo ia nulua izan beharko dute.
  • 2020.12.31an, luze jota, eraikin berri guztiek izan beharko dute energia-kontsumo ia nulua.

Helburu hori erdiesteko beharrezkoa da definitzea “energia-kontsumo ia nuluko eraikin” kontzeptua eta eraginkortasun energetikoko zer mailarekin datorren bat; halaber zehaztu behar da kontsumitzen duten energiaren zer frakzio estali beharko dute iturri berriztagarriek.

Finean, mugaegun horiek baino lehenago energia-kontsumo ia nuluko eraikinak izateko bidearen lehen fasea da OA BE oinarrizko dokumentua aldatzeko proposamen hau. Aurrerantzean, epe laburrean, helburu hori lortzeko eskakizun zorrotzagoak ezarriko dituzten araudiak onestea aurreikusten du administrazioak.

Iturria: Arauei buruzko bloga Kanpoko esteka, 2012/09/08

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Arauak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *