Etxaurreetako itxitura-panelak fabrikatzeko konexio-sistema

CHRYSO®Flexo jartzea
CHRYSO®Flexo isolamendua jartzea

CHRYSO Aditivos Kanpoko esteka enpresak etxaurreetako itxitura-panelak fabrikatzeko konexio-sistema bat garatu du, eraikinen eraginkortasun energetikoa hobetzen laguntzen duena.

CHRYSO®Flexo Kanpoko esteka du izena konexio-sistema berriak, eta sandwich motako hormigoizko panel aurrefabrikatuak fabrikatzeko berariaz diseinatuta eta pentsatuta dago, isolamendu akustikorako zein termikorako. Binilesterrezko erretxina termosortuz egina da gehigarri hau, hainbat motatako beira-zuntzen sendotua eta berariaz dago diseinatuta pH basikoan ere eusteko, hori baita hormigoiaren barruan dagoen pHa.

Mundu-mailan patentatutako sistema da CHRYSO®Flexo. Gero eta maizago aurkitzen ditugu halako transmitantzia-balio jakin bat exijitzen duten eraikitze-proiektuak, EKTak dioenarekin bat. CHRYSO®Flexok eroankortasun termiko txikia baitu (l = 0,231 W/Km), behar diren transmitantzia-balioetara iristen da panelen diseinua optimizatuago baten bidez eta, batez ere, beste konexio-sistemak baino eraginkorrago baten bidez; izan ere, erabiltzen diren gaiak, altzairua, esaterako, oso eroankorrak dira.

Jarduteko modua

Itxitura-panela sendotzeko ipintzen den saretari eransten zaio CHRYSO®Flexo. Bere diseinua dela eta, ez da mugitzen panela fabrikatzen den bitartean. Halaber, diseinuari eta ezaugarriei esker, ohiko moduan baino askoz ere denbora gutxiago ematen da konexio-sistemak ezartzen isolamendu-geruza duten panelak fabrikatzean. Aurrez fabrikatutako sandwich moduko panel-mota askotan erabil daiteke sistema hau: isolamendu termikokoetan, suaren aurkako RF 240 erresistentzia dutenetan, horizontaletan, bertikaletan, baodunetan nahiz gabeetan…

Behin bere tokian ezarrita, trakzioari, zizailadurari eta flexioari egiten die aurre CHRYSO®Flexok, karga maximoaren norabidean , eta espantsio termikoak eragiten duen tentsio maximoaren norabidean ziklo asko eta asko onar ditzake panelean zartadurarik agertu gabe. CHRYSO®Flexo sistemak panelaren kanpo-geruzako esfortzuak panelaren egitura osoan zehar banatzen ditu, eta ohiko konexio-sistemak erabiltzean izaten diren esfortzu lokalak oso murrizten ditu.

Konexio-sistema honen izaera bereziak aukera ematen du beste konexio-sistemek baino hobeto xurgatzeko panelaren alde baten eta bestearen tenperaturak desberdinak izateak eragiten dituen tentsioak. Tenperatura-alde horiek luzetarako okerdurak (sabelak) eragin ditzakete eta, luzarora, azalean arrakalak agertzea eta panelaren geruzak irekitzea, haien arteko konexio eskasagatik. Horretarako konponbidea da CHRYSO®Flexo, malgua delako eta ez duelako korapilo zurrunik sortzea eragiten.

Informazio gehiago dago CHRYSO®Flexoren webgunean Kanpoko esteka (bideo azalgarri bat ere bada han) eta berriaren iturrian.

Iturria: Construible Kanpoko esteka, 2012/09/25

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Patenteak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *