Neguan beroa eta udan hotza atxikitzen duten hormak patentatu dituzte

Egileak Urcomante eguzki-etxebizitzan. Irudia: DiCYT

Valladolideko Unibertsitateko Tomás González arkitektoak eta Pedro Retortillo ingeniariak berokuntza- eta hozkuntza-sistema aktiboak fase-aldaketako edo PCM materialekin (ingelesez: Phase Change Materials) konbinatuta berekin dituzten eraikuntzarako panel batzuk patentatu dituzte. Ikertzaileek adierazi dutenez, produktu horiek “kanpoko tenperaturaren arabera beroa xurgatzen nahiz askatzen duten fase-trantsizioak egiten dituzte”.

Valladolideko Unibertsitatearen Fundazio Orokorraren (Funge) Prometeo programaren bitartez izapidetu da patentea, Gaztela Leongo Juntaren Proyecto de Transferencia de Conocimiento Universidad-Empresa (T-CUE) delakoaren barruan.

Egileek diotenez, Urcomante proiektuan elkarrekin egindako lanetik sortu zen ekimena. Valladolideko Unibertsitatearen eguzki-etxebizitza da Urcomante, eta 2010ean Solar Decathlon Europe Kanpoko esteka nazioarteko lehiaketan parte hartu zuen. “Proiektua luzatu zen bi urte eskasetan prototipoan tokirik ez zuen baina patente baterako modukoa izan zitekeen kontu bat edo beste ikusi genuen”.

Eraikitzen lagundu zuten prototipoa eguzki-etxebizitza bat bazen ere, “baziren energia aurreztearekin, jasangarritasunarekin, eraginkortasunarekin eta erosotasun termikoarekin zerikusia zuten beste kontu batzuk ere” azaldu dute. “Ikusi genuen eraikuntza arruntean ez zirela normalean aintzat hartzen, agian haien kostuagatik, nahiz eta epe luzean lortzen den aurrezpena inbertsioaren kostua amortizatzeko adinako izan.”

Zehazki, etxebizitzari inertzia termikoa ematen zion sistema bat aztertu zuten, aldi berean eguneroko zikloari lotutako iturri berriztagarrietatik (eguzki-energia termikotik, esaterako) lortzen den energia metatzeko gai zena. Alegia, neguan bero gehiago xurgatzeko gai diren eta udan, berriz, motelago berotzen diren panel edo horma batzuk asmatu zituzten, fase-aldaketako materialei esker.

Hala, lehengo etxe zaharretan gertatzen dena buruan, “udan berotzea eta neguan hoztea kosta egiten baitzaie”, antzeko sistema bat diseinatu zuten, “baina ohol meheago batean txertatuta eta berariaz eraikuntzarako sortua, etxe bateko hormak aise eta espazioa aurreztuta aldatzeko aukera ematen duena”. “Erdia horma, erdia erradiadore dira”.

Berritasunari dagokionez, eraikuntzaren merkatuan badira antzeko gauzak, Tomás Gonzálezek eta Pedro Retortillok diotenez, zoru erradiatzaileak, esaterako, sistema hauetakoren bat ekar lezaketenak, hain osatuak ez izanagatik ere.

“Merkatuaren inertzia haustea da koska, horma hutsa ez ezik energia aurrezteko sistema bat ere badela aintzat hartzea”. Asmatzaileek diotenez, “merkaturatzea bideragarria delakoan gaude, dagoeneko existitzen baitira antzeko elementu batzuk, azkenean eraikuntzara gehitu direnak”.

Igeltsuaren antzeko itxura duten panelak, energia termikoa metatzeko gai direnak Kanpoko esteka Eraikal berrian, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoak (UPM) patentatutako berri honetako antzeko ekimena azaltzen da.

Iturria: Sinc, Servicio de información y noticias científicas Kanpoko esteka, 2012/09/25

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Patenteak and tagged , , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *