Solar Decathlon 2012ko emaitzak

Canopea etxea egunez

 

Rhône-Alpes frantziar ekipoaren Canopea etxea

  

Canopea etxea gauez

 

 

 

 

 

Rhône-Alpes frantziar ekipoaren Canopea etxea izan da Solar Decathlon Europe 2012 lehiaketaren irabazlea. Etxe berritzailea izateagatik nabarmentzen da proposamena, nanodorre kontzeptuaren pean sortua: solairu bakoitzean etxebizitza bat duten dorre txikiak, goiko solairua, negutegiak eta biltegiratze-sistemak komunak izanik. Hirigune sarri batean egonagatik, banakako etxeen abantailaz gozatzeko pentsatua da.

Andaluzia Team espainiarraren Patio 2.12 proposamena izan da bigarrena. Hirugarrena, berriz, Italiako Med in Italy taldea izan da.

Honela gelditu da azkenean sailkapen orokorra:

1 Rhône Alpes (Frantzia)

2 Andalucía Team (Andaluzia, Espainia)

3 Med in Italy (Italia)

4 Ecolar (Alemania)

5 Counter Entropy Team (Alemania)

6 Odooproject (Hungria)

7 Ceu Team Valencia (Valentzia, Espainia)

8 (e)co Team (Katalunia, Espainia)

9 Prispa (Errumania)

10 Team DTU (Danimarka)

11 Tongji Team (Txina)

12 EHU Team (EAE, Espainia)

13 Aquitaine Bordeaux Campus (Frantzia)

14 Team Brasil (Brasil)

15 Chiba Univertity (Japonia)

16 Cem+Cem- (Portugal)

17 Astonyshine (Frantzia-Italia)

18 Pi Unizar Taldea (Zaragoza, Espainia)

Bisitarien etxe gogokoenarentzako Kömmerling Saria (lehiaz kanpo) Andalucia Teamentzat izan da, Patio 2.12 etxea dela eta. Proiektu honi eman diote boz gehien Eguzki Hirian izan diren bisitariek, eta EHU Team-i (EAE) Kanpoko esteka, berriz, web bidez bozkatu dutenek. Bi kategoria horiek batera aintzat hartzen dituen Kömmerling Saria, azkenean, Andalucía Teamentzat izan da, oro har boz gehiago jaso dituelako.

IS Arquitecturako Solar Decathlon 2012: análisis del día después Kanpoko esteka artikuluan analizatzen da zergatik ez zuen Andaluziako proiektuak irabazi lehiaketa.

Informazio gehiago, SD Europe-ren webgune ofizialean Kanpoko esteka.

Iturria: Tectonica Blog Kanpoko esteka, 2012/09/30

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Eraginkortasun energetikoa, I+D Proiektuak and tagged . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *