Aparejadore, arkitekto tekniko eta eraikuntza-ingeniarien plataforma

Tecnifica Kanpoko esteka estatu osoan lan egiten duen onlineko plataforma da eta etxegintza arloko profesional tituludunak— hala nola, aparejadoreak, arkitekto teknikoak eta eraikuntza-ingeniariak— multzo horren laguntza edo zerbitzuak behar ditzaketen pertsona eta erakundeekin lotzea du helburutzat.

Tecnifica aparejadore, arkitekto tekniko eta eraikuntza-ingeniari sare zabalenak eratzen du eta hiritarren, jabe-elkarteen, eraikuntza-sektoreko enpresen, udalen edo antzeko profesionalen zerbitzurako prestatu da.

Webgune horren bidez, gizarteari haien profesionaltasuna eskaintzen diete eraikuntza-teknikari elkarte hori osatzen duten kideek. Doako kontsulta tresnari esker, erabiltzaileak etxegintzarekin zerikusia duen edozein galdera egin dezake, Tecnifican izena eman duten aparejadore, arkitekto tekniko eta eraikuntza-teknikariek erantzun kualifikatua eman dezaten, gaian teknikari adituak diren heinean.

Horrez gain, edozein partikular, elkarte, enpresa, udal eta abarrek du aukera webgunearen bidez behar duen eraikuntza-teknikariarekin harremanetan jartzeko, hori ere doan; erabiltzaileak haren beharretara hobe egokitzen den teknikaria bilatu dezakete, eremu eta espezializazioaren arabera, bilaketa aurreratu baten bitartez. Bilaketa hori egin ahal izateko, derrigor definitu behar da egin nahi den lan-enkargu mota. Horretarako inprimakia bete behar da; sistemak beharren araberako aparejadore eta arkitekto tekniko zerrenda eskainiko dio erabiltzaile edo bezeroari eta hark aukeratuko du harremanetan zeinekin jarri .

Tecnificak arretaren bikaintasuna bilatzen du, bai eta eraikuntza-esparruko profesional espezializatuen zerbitzuena ere. Horretarako du sarean izena eman duten profesional guztiak baliozkotzeko eta sailkatzeko sistema, bezeroak ere ikusi ahal duena. Horrela, prestakuntza egokia duen aditua aukeratzen dugula bermatu dezakegu.

Tecnifica JA. Arnaizen Kanpoko esteka egitasmoa da.

Erantsitako bideoan, Blogdeapa-k JA. Arnaizi egindako elkarrizketa ikus daiteke. Elkarrizketan Arnaizek haren egitasmoa azaltzen du, Google+eko hangout zerbitzuaren bitartez.

Eraikal webguneko albiste honetan: Patologia eta diagnostikoa eraikuntzan Kanpoko esteka, erreferentzia egiten zaie patologia, aparejadore eta aparejadore-webguneei buruzko hainbat albisteri.

Eraikalen etxegintza alorreko profesionalak eta haien bezeroak harremanetan jartzeko plataforma ugari identifikatu badira ere, ez da besterik aurkitu aparejadore, arkitekto tekniko eta eraikuntza-ingeniariak soilik bilatzeko balio dutenak. Azkenengokoan, Redformas.com, eraikuntza-profesionalen eta obra txikien zein handien kontratisten arteko harremana errazteko plataforma digitala Kanpoko esteka, Redformas gain, beste hainbat aipatzen dira: Tenders.es, 11870, Presupuestón, Tumanitas-com, Taller del trabajo eta Reformam.

Iturria: El blog de APA, problemas con las obras Kanpoko esteka, 2012/10/09

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Zerbitzu berriak, Zerbitzuak (web) and tagged , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *