Berrietan agertu diren jasangarritasun-ziurtapenen laburpena eta Eraikalen gogoeta 2012ko urrian

Eraikalen helburuetako bat da arkitektura-estudioak ISO 14006 ekodiseinuari buruzko nazioarteko arauaren barruan ziurtatzea Kanpoko esteka.

Horrez gain, baira eraikinen jasangarritasuna ziurtatzen duten beste ziurtapen batzuk ere. Eraikalen berrietan barrena jaso izan dira horiek, eta berri honek 2011ko abenduan ordura arte bildutakoekin argitaratutako berria eguneratzen du.

Hauek dira, hain zuzen:

  • Breeam ES-en Breeam Kanpoko esteka. Puntuak esleitzea du oinarri, kategoriaka. Eraikinean segitutako estrategia gora-behera, betekizuna bete daitezke, ala ez. Kategoria bakoitzean lortzen diren puntuei ingurumen-ponderazioko faktore bat aplikatzen zaie, eragin-arlo bakoitzaren garrantzia aintzat hartzen duena. kategoria guztietako puntuak batu eta puntuazio totala lortzen da.
  • Casa Clima Kanpoko esteka. Italiako Casa Clima Agentziarena.
  • GBCEren (Green Building Council España) Ziurtapen Berdea Kanpoko esteka. VERDE metodologiak fase bakoitzeko bizi-zikloaren analisirako hurbilketa du oinarri, eta eraikinaren eta haren kokapenaren eraginen murrizketa ebaluatzean datza, beti ere abian ipintzen diren neurrien ondorioz, nola diseinu-estrategietan, hala errendimendu-faktoreetan, neurri horiek jasangarritasun-irizpideen zerrenda batean bilduta.
  • Energy Star Kanpoko esteka. AEBko EPArena eta Eneregiaren Departamentuarena.
  • Estidama Kanpoko esteka. Abu Dhabiko jasangarritasun-eredua.
  • SGBC, Spain Green Building Council delakoaren LEED Kanpoko esteka. Hainbat ziurtatze-maila daude –zilarrezkoa, urrezkoa eta platinozkoa–, eraikinak lortzen duen puntuazioaren araberakoak. Energia aurrezteak eta energia-iturri berriztagarriak erabiltzeak ematen du puntu gehien; barruko ingurumen-kalitateak eta lursaila jasangarria izateak hurrena.
  • LiderA Kanpoko esteka.
  • Living Building Challenge (LBC) Kanpoko esteka. Eraikin Bizien Ziurtapnea.
  • Brasilia marka Kanpoko esteka. La Salleren Eraikuntzarako Berrikuntza Teknologikoko Arloak sustatua. Zigilu horrek eraikinaren bizi-ziklo osoa hartzen du kontuan, baita haren eraispena ere. Hau da, diseinua, obraren kudeaketa, eraikinaren erabilera eta mantentze-lanak baloratzen ditu. Higiezinaren teknologia- eta jasangarritasun-maila zigilu batez islatzen da, hasi zilarrezkotik eta urrezkora arte (behekotik gorenera).
  • Minienergie Kanpoko esteka. Suitzarra. Argi naturalaren aprobetxamendu ezin hobea egitea, zarata-emisioak gutxienekora jaistea, barruko airea ez poluitzea, eskuragarritasun oneko baliabideak erabiltzea, ekoizpenak eta prozesatzeak, aise berreraikitzea, birziklatzea eta hondakinak suntsitzea baloratzen du, besteak beste.
  • Passivhaus Kanpoko esteka. Passivhaus Eraikuntza Plataformarena. Isolamendu termiko handia, infiltrazioen kontrol zorrotza, kalitate goreneko barne-airea eta klimatizazioa hobetzeko eguzki-energia aprobetxatzen duten edozein motako eraikinen eraikuntzari aplikatzen zaio.
  • Kalitate Profila Kanpoko esteka. Eraikuntzaren Valentziako Institutuarena.
  • Q jasangarria Kanpoko esteka. Andaluziako Akreditazio Jasangarriko Agentziarena.
  • CENER CME+ zigilua Kanpoko esteka. Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalarena

Energia Ziurtapen berriak abiarazteko proiektuak ere jaso ditugu Eraikalen:

Euskal Autonomia Erkidegoan bertan, halaber, eraikuntza eta birgaitze jasangarrirako gidaliburuak azpimarra daitezke:

Eraikalen, produktu nahiz zerbitzu batzuen kasuan honelako berriak jasotzen dira, haiei buruz agertzen diren berrian barietate handia dela eta.

Iturria: Eraikal, 2012ko urria

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Eraginkortasun energetikoa, Zigiluak and tagged . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *