Bizitegi-eraikuntza kolektiborako egurrezko eraikuntza-sistema industrializatu bat garatzeko egitasmoa

Ikerketa hau CDTIak finantzatutako Eureka egitasmoa da, eta, EGOSOINU izenpean, soinuaren transmisioa karakterizatzea du helburu nagusia, alturako bizitegi-eraikuntzan baliagarriak izan daitezken eraikuntza-konponbideak akustikoki diseinatu ahal izateko. Apustu berritzailea zeharo, I+G lerro nagusietakoa baita nazioarte-mailan erreferentzia diren hainbat zentrotan.

Egoin Kanpoko esteka zurezko eraikuntza industrializatuan espezializatzen den enpresa da eta, Tecnaliakin batera, CLT zur kontratxapatuko panelen bidezko eraikuntza-sistema berria garatzen dabil, alturako bizitegi-eraikuntza kolektiborako baliogarria izango delakoan.

Sistema berri hori optimizatzen ari dira, bai egitura aldetik, bai eta akustikaren aldetik ere, etxebizitza sektorearen agindu-emaile zorrotzenen betebeharrak gainditzeko, eta Europa mailan, Frantzian batik bat, enpresaren nazioarterakotze-estrategia bultzatuko du.

Eraikuntza-sistema horren funtsean EGO CLT® eta EGO CLT MIX ® zurezko paneletan oinarritutako eraikuntza-irtenbide guztien garapena dago — dagokiela eraikinari, solairu-armazoiari, fatxadaren hormari, egiturazko mehelinaren hormari, barne-trenkadei edo estalkiaren armazoiari — bai eta sistema konfiguratzeko beharrezkoak diren estaldurena (sabai esekia, zoru flotatzailea, trasdosatu arinak, eta abar). Horrez gain, egitasmo-faserako diseinu-tresna eta diseinu–elementuen arteko juntura-irtenbide berriak garatu dira nazioartean aintzatetsiak izan diren prozedurei jarraituz, horrela betebehar akustikoak in situ betetzen direla bermatzeko.

Irtenbide arin eta aurrefabrikatuetarako erabilitako diseinu-metodologia akustikoa aplikatu da, eta horrek materiaren egungo defizita bete du, izan ere, gaur egun ezagutza hori ez dago nazioarteko mailan adostuta.

Metodologia hori arrakasta handiz probatu dute Egoinek eraikitako instalazio esperimental batean, zeinetan egiaztatu baitira funtzionamenduan dituen prestazioak. Hots-transmisioen ikuspuntutik garatutako irtenbide berriek aurreikuspen guztiak bete dituzte, bereziki eraikuntza-elementuen arteko juntura lehor bidezko transmisioari dagokionez.

Eraikalen sarritan aipatu da Egoin empresa:

Eraikalen zurezko eraikuntza altuak eraikitzeari buruzko dokumentu berria argitaratu da Kanpoko esteka, ingelesez . Dokumentua Michael Green arkitektoak egin du. Berak zurezko egitura duen 30 mailako eraikin bat (Tall Wood) proiektatu du Vancouver-en (Kanada). Green-ek, gainera, proiektuaren memoria partekatu du, ikerketaren xehetasunak eta diseinuaren emaitzak erakusteko.

Iturria: Edificación Industrializada Kanpoko esteka, 2012/10/16

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in I+D Proiektuak, Industrializazioa and tagged . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *