Eraikin guztiak 2050erako nola zaharberritu, artikulua ingelesez

Zazpigarren THINK (How to Refurbish All Buildings by 2050) txostenaren helburua gomendioak formulatzea da, eraikin guztiak 2050erako zaharberritzeko Europako Batzordeak (Energia Zuzendaritza Nagusiak) garatu behar dituen politiken inguruan. Txosten horren laburpenera albistearen iturritik heldu daiteke.

Eraikinak, EBren energia-kontsumo guztizkoaren % 40ren erantzule izateaz gain, negutegi gasen igorpen-iturri garrantzitsuenetako bat ere badira (EBren guztizkoaren % 36). Eraikuntza sektorearen UE 2050 helburua lortu nahi badugu, erruz hobetu beharko dugu dauden eraikinen energia-etekina (lurrera botatzeko dauden eraikinak salbu). Hori egiteko hainbat era daude; hala nola, dauden eraikinetan energia-iturri berriztagarrien erabilera integratzea, energia-kontsumoa gutxitzeko eraikuntza-osagaiak eta sistemak ordezkatzea edo 2050erako ikatzik gabea izango den argindarra erabiltzea.

Funtsezkoa da salneurrien gaineko pizgarriak hobetzea eta, eraikinen birgaitze-merkatua are gehiago garatzeko, lotutako kostuak gutxitzea. Hala ere, hori bakarrik ez da nahikoa izango helburu hori betetzeko. Gizartearentzat onuragarritzat jotzen diren aurreikusitako inbertsioak ez dira egungo prezioetan errentagarriak erabakiak hartu behar dituzten norbanakoentzako. Beraz, tresna arautzaileak behar-beharrezkoak izango dira bai jabeak, bai erabiltzaileak eraikinak birgaitzera animatzeko, eta erreformek energia-eraginkortasuna hobetuko dutela bermatzeko.

EBko erakundeek behar adina askatasun eman beharko liekete estatu kideei, haien beharren arabera birgaitze-eraikuntza politikak moldatu ahal izateko. Hauek dira txostenak jasotzen dituen aholkuak, garrantziaren arabera ordenatuta:

  1. Azken erabiltzailea argindarrerako eta gaserako araututako prezioez libratzea
  2. Birgaitzeari buruzko erabakiak hartzean karbonoaren kostua aintzat hartzea
  3. Eraikinen birgaitzeari buruzko helburu nazionalak ezartzea, edo, hori egin ezean, birgaitze ekintza-plan nazionalak garatzeko eskatzea
  4. EBrako ziurtatutako energia-eraginkortasun eskema bat eratzea
  5. Birgaitze-merkatuaren esparrua diseinatzeko bidea erraztea
  6. Teknologia-estandarrak eta birgaitzeko teknologien, produktuen eta materialen etiketatzea mantendu, zabaldu eta sendotzea
  7. EBn eraikinak birgaitzeko ibilbide-orri teknologiko bat garatu
  8. Arestian emandako gomendioak ezartzen laguntzeko EBko funtsak erabiltzea

Iturria: Build up Kanpoko esteka, 2012/12/01

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Artikuluak, eraginkortasun energetikoa and tagged . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *