Eraikinen eraginkortasun energetikoa ziurtatzeko oinarrizko prozedura onartzen duen Errege Dekretuaren proiektuari eginiko alegazioak

Eraikalen, Lehendik dauden eraikinen Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiriaren proiektua argitaratu dute Kanpoko esteka berria argitaratu zen.

Hona hemen eraikinen eraginkortasun energetikoa ziurtatzeko oinarrizko prozedura onartzen duen Errege Dekretuaren proiektuari eginiko alegazioen txostenetako batzuk:

  • Espainiako Arkitektoen Elkargoen Kontseilu Gorena (CSCAE) Kanpoko esteka: Bi txosten bidali zizkion uztailaren 16an CSCAEk Industria, Energia eta Turismo Ministerioko Energiaren Estatu Idazkariari. Bata Alor teknikoa dela-eta Asturias, Almeria, Gaztela Mantxa, Gatzlea Leon Ekialde, Kanariak (Tenerife, La Gomera eta El Hierroko demarkazioa), Galizia, Granada, Huelva, León eta Sevillako Arkitektoen Elkargoetan jaso diren iruzkinen bilduma da; bestea, berriz, Kontseilu Goren honetako Aholkularitzak egina, gaitasunei buruzkoa da, eta Eraikinen eraginkortasun energetikoa ziurtatzeko oinarrizko prozedura onartzen duen Errege Dekretuaren proiektua dela-eta Ministerioak irekitako herritarrei entzuteko izapidea betetzeko egin da.
  • Asociación Sostenibilidad y Arquitectura elkarteak (ASA) ere bidali zituen bere alegazioak Kanpoko esteka.

Berriaren iturriak dioenez, gehien eztabaidatu diren puntuetako bat da ea ziurtapena ez ote litzaiokeen etxebizitza bakoitzari eskatu behar, edo sikiera ezaugarri energetiko bereko etxebizitza-multzoei, etxebizitza-eraikin batean ezaugarri energetiko desberdin askoko etxebizitzak egon ohi baitira, orientazioa eta posizioaren arabera (behe-solairua den, estalkipekoa den…) eta horien ziurtapena eta eraikin osoarena ez baitute zertan bat etorri.

Iturria: Eadic, Escuela abierta de desarrollo de ingeniería y construcción Kanpoko esteka, 2012/10/07

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Arauak and tagged . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *