Eraikinetako Energia Eraginkortasunari buruzko Directiba (EPBD) berrituaren ezarpena errazteko CEN arauak: egoera gaur egun

Energia-eraginkortasuna kalkulatzeko (bai eta energia-eraginkortasuna, berokuntza- eta galdara-sistemak eta aireztatze- eta airea egokitzeko sistemak ziurtatzeko ere) europar estandarrak erabiltzeak energia-ziurtapenaren helgarritasuna, gardentasuna, konparagarritasuna eta objektibotasuna hobetuko du estatu kideetan eta kostuak gutxituko ditu nazio-mailako arau independenteak garatzearen aldean. Aldi berean, samurtu nahi baditugu bai EPBDaren ezarpena, bai estatu kideen energia-eraginkortasunaren betebeharrena, arauak malgu askiak izan behar dute nazioaren eta eskualdearen arteko bereizketa behar adina baimentzeko. EPBDa sustatzeko egin ziren lehen CEN arau-multzoaren (2007-2008) segimendua eskatzen zuen erronka da bi alderdi horien uztarketa.

Duela hilabete batzuk hasi ziren lanak EPBDa berritzen lagunduko duten CEN arauen bigarren belaunaldia prestatzeko, Europako Batzordeak CENari emandako agindu berri batekin Kanpoko esteka CENeko adituek BUILD UPa erabiltzen dute lanean egindako aurrerapenak komunikatzeko.

Energia-eraginkortasuna kalkulatzeko prozedurei eta CEN estandarrei buruzko BUILD UP komunitatean Kanpoko esteka normalkuntza prozesuaren berri ematen da: helburuak, lanerako plana, berariazko eztabaida artikuluak eta behin-behineko emaitzak. Informazio hori da gakoa, eta erantzule politikoei, etxegintzako profesionalei, hezitzaileei eta arau-emaileei zuzentzen zaie.

Lehen pausuak

Hasteko, indarrean dagoen araudia ezagutu behar dugu:

Eguneratuta egoteko

CEN arauen “bigarren belaunaldiari” buruz aribidean den lanaren jarduerak blog multzo batean zehazten dira. Merezi du hauek ikustatzea:

  • CENaren lanerako plana Kanpoko esteka.
  • CEN-EPBD estandarren bigarren belaunaldia prestatzeko egutegia Kanpoko esteka.
  • EPBDrako garrantzitsuak izan daitezken CEN arauen zerrendatze-egitasmoarekin egindako datu-basea.
  • 2008ko apirilean argitaratutako CEN-EPBD termino- eta definizio-zerrenda komuna (TR EN 15615) jasotzen duen bloga Kanpoko esteka. EPBDa sustatuko duten bigarren belaunaldiko CEN estandarrak prestatzeko lanaren zati bat da definizio-zerrenda horiek eguneratzea.
  • ISOarekin lankidetzan sortutako bloga Kanpoko esteka. Hemen ISOaren laburpen-artikuluetara estekak jasotzen dira eta ISO mailako eraikinen energia-eraginkortasunari buruzko nazioarteko araudiaren prestaketaren berri ematen da.
  • Albisteen atala Kanpoko esteka, maiztasunez eguneratzen dena.

EPBD eta CEN komunitateak BUILD UPen

Energia-eraginkortasuna kalkulatzeko prozedurei eta CEN estandarrei buruzko BUILD UP komunitatea Kanpoko esteka ez dago isolatuta, hori gabe, beste BUILD UP komunitateekin estuki aritzen da elkarrekintzan, batez ere:

Albistearen iturritik artikulu honen ingelesezko bertsiora hel daiteke(pdf formatuan).

Iturria: Build up Kanpoko esteka, 2012/10/15

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Arauak, Legegintza and tagged , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *