Espainiako teknologiaz egindako etxe aurrefabrikatuen proiektuak Venezuelan eta AEBn

Nueva Yorkeko Compact Habit sistema modularraren proiektua

Lionel Scharly, arkitekto iparramerikarrak, Compact Habit Kanpoko esteka sistema modularra erabili du Nueva Yorken deitutako mikroapartamentu-lehiaketarako prestatu duen egitasmoan.

Lionel Scharly arkitekto iparramerikarrak Compact Habit enpresa kataluniarrak patentatutako eraikuntza-sistema modularrak erabili ditu Manhattanen 50 mikroapartamentu eraikitzeko deitu den lehiaketarako aurkeztu duen egitasmoan. Nueva Yorkeko udalak asmo handiko plana abiarazi du hirian dagoen etxebizitza faltari konponbidea eman nahian: bereziki apartamentu txikiak dira behar beharrezkoak, Nueva Yorken 1,8 milioi familia baitaude pertsona bakarrez edo bikote soilaz osatuak.

Ipar Amerikako hiri honetan 800,000 mikropisu inguru falta direla kalkulatzen dute udal-agintariek, eta, hain zuzen ere, etxebizitza mota hori fabrikatu du azken urteotan Compact Habitek merkatu kataluniarrerako. Pisu berriak eraikitzeko lehiaketa Nueva Yorkeko Etxebizitza Sustatzeko Sailak antolatu du. Ekimenera hainbat herrialdeetako 33 egitasmo aurkeztu dira. Irabazlea hurrengo urteko hasieran ezagutuko dugu.

Lionel Scharlyren egitasmoa Kips Bay auzoan kokatzen da, non, horrez gain, komertziogune garrantzitsuak, etxebizitza-dorre erraldoiak eta Nueva Yorkeko Unibertsitateko hainbat eraikin ere badiren.

Bestalde, duela gutxi Espainian bi arkitektura-taldek Lorcako San Fernando eta La Viña auzoak berreraikitzeko ideia-lehiaketa bana irabazi zuten, eta haien diseinuak Compact Habiten eraikitze-sistema modular industrializatua hartzen du barne (eMii Kanpoko esteka).

EETD eman diote Compact Habitek egiten duen eraikuntzarako hormigoi armatuaren modulu industrializatuari Kanpoko esteka Eraikal berrian, Compact Habit eta bere eMii sistemari buruzko Eraikalen jasotako berri guztiak aipatzen dira.

OPPPE15 eraikina, Caracasen

Jarraian, El Universal Venezuelako egunkarian argitaratutako artikulua Kanpoko esteka jasotzen dugu. Hamabi mailako eraikin modularra da, urtea bete baino lehen amiatutakoa, Venezuelan Tecnomatrix C.A enpresak ordezkatzen duen Hábitat Nova Diseños y Proyectos S. L. enpresa espainiarraren eskutik. Konpainiak webgunean dioenez egokia da material horiek erabiltzea “helburua gizarte-eraikinak egiteko behar den denbora gutxitzea” baldin bada.

Iturriak: Construible Kanpoko esteka, 2012/10/17 eta Construmatic Kanpoko esteka, 2012/10/16

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Enpresa informazioa, Industrializazioa, Proiektuak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *