Cushman & Wakefield-en txosten batean ageri denez, Europako inbertitzaile eta biztanleak duela urtebete baino askoz gehiago azpimarratzen dute jasangarritasuna orain.
Erresuma Batuko eta Europa kontinentaleko higiezinetako inbertsioei buruzko erabakietan jasangarritasunak izandako rola aztertzen du txostenak. Ikerketak 2011ko Cushman & Wakefielden hasierako txostena hartu da oinarri, eta bertan elkarrizketa sakonak egin zaizkie ondasun higiezinetako 28 inbertitzaileren funtsetako zuzendari nagusiei eta goi-zuzendariei.
Bai balioa sortzeko, zein kostuak gutxitzeko edo aktiboak aldez aurreko zaharkitzapenetik babesteko, jasangarritasuna geroz eta merkataritza-faktore garrantzitsuagotzat jotzen da ondareei buruzko erabakiak hartzean, esparru honetan jazotako arautzea eta alderdi interesdunek merkatu gehienetan erakutsitako geroz eta jakin-min handiagoa dela eta.
Txostena albistearen iturrian deskargatu eta kontsultatu daiteke.
Dokumentua, ingelesez: ingurumen-ziurtagirien balioa Kaliforniako etxebizitza-merkatuan – ingurumen-ziurtagiriak etxebizitza baten salneurrian duen eraginaren azterketa ekonomikoa Eraikal berrian, berriaren dokumentuaz gain, ingurumen-ziurtapenek etxebizitzaren salneurrian duten eraginari buruzko beste zenbait azterlan aipatzen dira, emaitzak kuantifikatuz.
Iturria: Construible , 2012/10/10