47/2007 Errege Dekretuaren eta Lehendik dauden Eraikinen Efizientzia Energetikoaren Ziurtapenari buruzko Errege Dekretuaren Proiektuaren arteko testu bateratua

2012ko urriaren 26an, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak, Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuaren (IDAE) webgunearen bidez, 2007ko urtarrilaren 19ko Eraikin Berrien Efizientzia Energetikoaren Ziurtapenari buruzko 47/2007 Errege Dekretuaren eta Lehendik dauden Eraikinen Efizientzia Energetikoaren Ziurtapenari buruzko Errege Dekretuaren proiektuaren arteko testu bateratua argitaratu zuen. Testu bateratu horretan, direktiba berriaren [2010/31/EB] berritasunak agertzen dira, eta eraikin guztietara hedatzen du bere esparrua, baita lehendik daudenetara ere, dokumentu berrian azaltzen denaren arabera. Dokumentu horren izenburua da Eraikinen Efizientzia Energetikoa Ziurtatzeko Oinarrizko Prozedura onartzen duen Errege Dekretuaren Proiektua Kanpoko esteka.

Testu bateratua 2012ko ekainean egin zen, eta 2007ko urtarrilaren 19ko 47/2007 EDa indargabetzen du, bai eta garrantzi gutxiago duen beste edozein dokumentu lotesle ere.

Dokumentuak ezartzen du Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuak (IDAE) jarriko dituela programa informatikoak erabiltzaileen eskura.

Lehen xedapen iragankorra. Prozedurara moldatzea

2013ko urtarrilaren 1a baino lehen, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak, Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuaren (IDAE) bitartez, erabiltzaileen eskura jarriko ditu lehendik dauden eraikinentzat efizientzia energetikoa ebaluatzeko programa informatikoak. Espainia osoan izango dira aplikagarriak, eta dokumentu aintzatetsitzat hartuko dira. Bestalde, prestakuntza emango zaie langile tekniko gaituei lehendik dauden eraikinen energia-ziurtapena egiteko behar diren lanak egiteko.

Horren harira, jakinarazten dugu dagoeneko aintzatetsi direla CE3 eta CE3X programak lehendik dauden eraikinen efizientzia energetikoa ziurtatzeko prozedura sinplifikatu gisa. CE3 eta CE3X programak Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren webgunetik  Kanpoko esteka deskargatu daitezke.

Testu bateratutik nabarmendu behar den beste alderdi bat da hura indarrean jarriko den data. Alde horretatik, uste dugu epe jakinak zehaztea saihestu dela laster hasiko direlako ziurtagiri horiek eskatzen, hots, 2013ko urtarrilaren 1ean.

Hala, EDa argitaratuko denetik indarrean jarriko den arteko epea aldatu egin da, eta epe hori egun batekoa izango da.

Bosgarren azken xedapena. Indarrean jartzea

Errege-dekretu hau indarrean jarriko da Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean.

Efizientzia Energetikoaren Ziurtagiria 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera benetan nahitaezkoa izan dadin behar diren izapideetan egindako aurrerapenen zati da informazio hori.

Prestakuntza-plana

Lehendik dauden eraikinen energia-kalifikaziorako CE3 eta CE3X programa informatikoei buruzko presentziazko ikastaroak teknikari ziurtatzaileentzat.

Lehendik dauden eraikinen energia-ziurtapenerako prestakuntza-plan bat ari da garatzen IDAE. Lehenengo fasean, teknikari ziurtatzaileei zuzendutako ikastaroak egiten dira, CE3 eta CE3X programa informatikoen erabilerarekin treba daitezen. Energiaren Eskualdeko Agentziekin, Arkitektoen Elkargoen Kontseilu Nagusiarekin, Arkitektura Teknikoaren Kontseilu Orokorrarekin, Ingeniari Industrialen Elkargo Ofizialen Kontseilu Orokorrarekin eta Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargoen Kontseilu Orokorrarekin lankidetzan antolatu dira ikastarook.

Energia-ziurtapena egiteko gaitzen dituen titulazio akademiko eta profesionala duten teknikariei daude zuzenduta. Lehendik dauden eraikinen kasuan, Errege Dekretuaren proiektuaren arabera, teknikari ziurtatzaile izateko nahikoa da proiektuak egiteko edo eraikuntza-obrak zuzentzeko eta gauzatzeko edo haien instalazio termikoen proiektuak egiteko gaitzen duen titulazio akademiko eta profesionala izatea, 1999ko azaroaren 5eko 38/1999 Legearen 10., 12. eta 13. artikuluetan ezarritakoaren arabera. Horrekin bat datozen titulazioak arkitektoarena, arkitekto teknikoarena, ingeniariarena edo ingeniari teknikoarena dira.

Ikastaroaren helburu bakarra da aintzatetsitako programa informatikoak erabiltzen trebatzea. Beraz, eraikin bati energia-ziurtagiria emateko ez da nahitaezkoa ikastaro horiek egitea horretarako gaitasuna ematen duen titulazioa izanez gero.

Iturriak: Certicalia Kanpoko esteka 2012/10/25 eta Certicalia Kanpoko esteka, 2012/10/29

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Gidariak eta erremintak, Legegintza and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *