ADMITE, udalei Eraikinen Ikuskapen Teknikoa errazten dien web tresna

Wolters Kluwer Españak Kanpoko esteka, profesionalentzako software, prestakuntza eta informazio espezializatuaren enpresak, talde berekoa den El Consultor de los Ayuntamientos-ekin  Kanpoko esteka lankidetzan, ADMITE aurkeztu du, udalei zuzendutako kudeaketa administratiborako web tresna, Eraikinen Ikuskapen Teknikoaren (EIT) prozesuak errazteko eta eraginkortasunez kudeatzeko balio duena.

2011ko uztailean 8/2011 Errege Lege Dekretua indarrean jarri zenetik udalei sortu zaizkien behar berriei erantzuten die tresna honek. Izan ere, dekretu horren arabera, 50 urte* baino gehiagoko eraikinak gainbegiratu egin behar dira aldian-aldian, haien egoera ziurtatzeko eta behar bezala kontserbatuta daudela egiaztatzeko. Araudi horren helburuak dira bizilagunen segurtasuna areagotzea eta Zoruaren araudia betetzea.

Sistema horrek erraztu eta automatizatu egiten ditu EITaren zeregin administratibo gehienak, eta, aldi berean, higiezinen informazio pertsonalizatua eta zehatza ematen du. Hala, aukera emango die udalei eraginkorragoak izateko, eta, horrenbestez, beren diru-sarrerak areagotzeko. Legeak agindutako kontserbazio- eta segurtasun-baldintzak betetzen ez dituzten eraikinetan birgaitze-lanak egin beharko dira baldintza horiek bete ahal izateko. Hori dela eta, eraikuntzaren sektorean lanpostu gehiago sortzea bultzatuko da, eta, hortaz, eraikinak birgaitu ondoren, haien aseguruen prezioak jaitsi egingo dira.

Wolters Kluwer-en tresna ezarrita dago jada, eta, gaur egun, Leongo Udalean, Las Rozaseko Udalean eta Galapagarreko Udalean erabiltzen dute. Bateragarria da sareko edozein sistema eragilerekin eta edozein gailurekin. Gaztelaniaz, katalanez, valentzieraz, galegoz eta euskaraz dago eskura. Sarbide- eta memoria-segurtasun zorrotza du; izan ere, Herri Administrazioek eskatzen duten Datuak Babesteko Legearen parametroak betetzen ditu.

Eraikalen, Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa Kanpoko esteka berria argitaratu zen, “Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT)” aplikazio informatikoari buruzkoa. Eraikinen ikuskaritzako txosten teknikoak egin behar dituzten fakultatiboei laguntzeko tresna da, ekainaren 30eko Euskadiko Lurzoru eta Hirigintza Legeak 200. artikuluan Kanpoko esteka adierazitako ikuskaritzak egiteko.

*Baldin eta autonomia-erkidegoek ez badute beste antzinatasun bat ezartzen 25.000 biztanletik gora dituzten udalerrietarako. Arauak gutxienezkoen izaera du, autonomia-erkidegoek beren berariazko eskumen-esparruak baitituzte gai honen inguruan; hala, gutxieneko horiek errespetatuz, formei, epeei eta baldintzei dagokienez beste alderdi batzuk aintzat hartzen dituzten arau-xedapenak ezar ditzakete.

Bideo honetan, Admite tresnari buruzko informazio gehiago ikus daiteke:

Eraikalen albistetik, EIT Behatokia. Eraikinen Ikuskapen Teknikoa. Urteko kontsulta Kanpoko esteka plataforma honetan sar daiteke. Espainian egiten diren EITen informazioa eguneratuta edukitzea da haren helburua.

Iturria: Urbanoticias Kanpoko esteka, 2012/10/26

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Gidariak eta erremintak, Zerbitzuak (web) and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *