Bultzatu, birgaitze eta eraikitze jasangarriari buruzko webgunea

Bultzatu webguneak Kanpoko esteka aukera ematen die bai erabiltzaileei, bai profesionalei, birgaitze eta eraikitze jasangarriari buruzko informazioa aurkitzeko.

Birgaitzeari buruz dagoen informazio guztiaren biltegia da webgune hori, eta gai bakoitza ordenatuta dauka, nabigazioa erraza eta emankorra izan dadin. Hala, etxea birgaitzekotan dabilen norbaitek aztertu ahal izango du, webgunean dagoen informazioari esker, zer abantaila dituen, nola handituko liokeen balioa bere etxeari, zein diren nahitaezko berritze-elementuak eta nola eska dezakeen diru-laguntza obra egiteko edo beharrezko txosten teknikoa eskuratzeko.

Etxebizitza birgaitu nahi duten pertsona, bizilagun-komunitate edo eraikin-bloke guztien topagunea izan nahi du webguneak, bai eta beren jarduera bikaintasunezko eraikuntzaren jarraibideei jarraiki nola garatu dezaketen jakin nahi duten edo horri buruzko legedia kontsultatu nahi duten profesionalena ere.

Webguneak Bultzatu izena du, Etxebizitzako, Enpleguko, Ingurumeneko eta Industriako sailburuek ekainean aurkeztu zuten eraikuntza jasangarriaren ibilbide-orria. Haren helburua zen Exekutiboak sustatutako Eraikuntza Jasangarriaren Planeko jarduera-ildoak finkatzea.

Ekimen honek, 13 urte barru, urtean 1.300 milioi euro mugitu nahi ditu, urtean 10.800 lanpostu baino gehiago sortu edo bermatu nahi ditu, eta urtean 49 milioi euro aurreztu nahi ditu energia-fakturan. Horri guztiari esker, 160 milioi euroko zerga-itzulkina lortuko litzateke urtean.

Iturria: Bultzatu Kanpoko esteka, 2012/11/05

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Gidariak eta erremintak and tagged . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *