Dokumentua, ingelesez: Energia baxuko eraikinak. Kalitatez eraikiz

“Delivering a low-energy building- Making quality commonplace” dokumentuaren azala

Hona hemen dokumentuaren jatorrizko izenburua: Delivering a low-energy building- Making quality commonplace.

Hau da nazioarteko Build with care Kanpoko esteka proiektuaren (Arretaz eraikitzea) azken txostena, zeinak agerian uzten duen etxebizitza berrien energia-fakturak aurreikusitakoak baino handiagoak izan ohi direla eta barruko airearen kalitate txarrak bizilagunen osasunari kalte egin diezaiokeela. Horrek erakusten du balitekeela eraikuntzaren gaur egungo kalitate-estandarrak gai ez izatea klima-aldaketaren helburuak betetzeko, eta eraikuntzan erabateko aldaketak egiteko gomendioak proposatzen ditu.

Txostenak, oro har, Erresuma Batuko eraikinak aipatzen ditu, baita azken bi hamarkadetan eraginkortasun energetikoari buruz bildutako datuak ere. Baliteke, ordea, txostenean deskribatutakoak Erresuma Baturako bakarrik balio ez izatea. Txostenak aipatzen ditu, batetik, energiaren “errendimendu-etena”, etxetarako erabiltzen diren zein etxetarako erabiltzen ez diren eraikin berrietan ikusten dena, eta, bestetik, nola zuzendu daitekeen hori, eta behin eta berriz aipatzen ditu Passivhaus estandarrak Kanpoko esteka. Eraikalen, Passivhaus-i buruzko zenbait berri Kanpoko esteka argitaratu dira.

Albistearen iturrian dago dokumentua.

Eraikalek aipatua du lehendik ere nazioarteko Build with care proiektuaren beste dokumentu bat. Txostena, ingelesez: “Birgaitzea Europan: eraginkortasun energetikoari eta ekintza klimatikoari buruzko EBren estrategia, eraikuntzaren birgaitzea buru duela” Kanpoko esteka.

Iturria: Build up Kanpoko esteka, 2012/10/24

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa, I+D Proiektuak and tagged . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *