Dokumentua, ingelesez: “Eraikinen energia-ziurtapena: Europako herrialdeetan aplikatzean lortutako aurrerapenen analisi konparatiboa”

Hona hemen 2010ean argitaratutako dokumentuaren jatorrizko izenburua: Energy certification of buildings: A comparative analysis of progress towards implementation in European countries.

Eraikinen Efizientzia Energetikoaren Direktibak (EPBD, Energy Performance Building Directive) aldaketa handiak egin ditu 2006tik Europa osoko eraikinen energia-ziurtapenari dagokionez. Zeregin garrantzitsua bete du energiaren kontsumoa kontrolatzeko eta murrizteko baterako politikan.

Europan esparru horretan lortutako esperientzia ebaluatzeko, eta, bereziki, Europako nazioetako askotariko murrizketen aurka, “Eraikinen energia-ziurtapena: Europako herrialdeetan aplikatzean lortutako aurrerapenen analisi konparatiboa” txostenak  Kanpoko esteka aztertzen du zenbateraino aplikatu duten direktiba EBko 27 estatu kideek. Analisi konparatibo baten bidez egin da hori, bi adierazleren laguntzarekin: “uniformetasuna” eta “bikaintasuna”. “Uniformetasunak” ebaluatzen du zenbateraino egon den hurbil herrialde bat direktibarekiko eta arauekiko, adibidez, ea eraikinak ziurtatzeko obligaziorik ba ote dagoen eta ea garatu eta hartu diren efizientzia energetikoa kalkulatzeko metodologiak. “Bikaintasuna” neurtzean barne hartzen dira, besteak beste, gauzatze-egutegia eta ziurtapena hasi zen data, eta jabetzaren jabeek edo erosleek eta alokatzaileek edo maizterrek duten efizientzia energetikoa hobetzeko neurrien erabilera. Neurketaren “bikaintasuna” erabil daiteke gauzatzaile “onenak” identifikatzeko, hau da, eraikinen energia-ziurtapeneko liderrak identifikatzeko.

Egindako analisiak erakusten du nola aldatu den herrialde bakoitzeko energia-ziurtapenaren egoera aplikazioari eta aplikazioaren irismenari dagokienez, eta adierazten du, halaber, herrialde gehienak bikaintasuna lortzeko bidearen tarteko etapan zeudela oraindik.

EPBDren ezartze-mailari buruzko datu batzuk herrialdeka eguneratzen dira. Build Up-en albiste-zerrenda honetan Kanpoko esteka ikus daitekeen bezala, herrialde batzuetako datuak, tartean Espainiakoak, 2010eko azaroan eguneratu ziren.

Iturria: Build up Kanpoko esteka, 2012/10/24

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *