EEHetatik datozen agregakin birziklatuen Espainiako gida

“EEHetatik datozen agregakin birziklatuen Espainiako gida” (GEAR proiektua Kanpoko esteka) EEHen Kudeatzaileen Espainiako Elkartearen (GERD Kanpoko esteka) ekimen bat da, eta hau du helburu: eraikuntzako eta eraisketetako hondakinen birziklaketatik lortutako agregakin birziklatuak teknikoki bereiztea eta estandarizatzea.

Espainiako birziklapenaren industriak pilatutako esperientzian eta parte hartzen duten zentro teknologikoen eta unibertsitateen azterketen zorroztasunean eta ikerketa zientifikoan oinarrituta, garapen teknologikoko proiektuak obra publiko eta pribatuko aplikazio eta erabilera onenak zehaztuko ditu, eta bermatuko du, batetik, iraunkortasuna, eta, bestetik, jokabide egokia duela mekanikaren eta ingurumenaren aldetik.

Agregakin birziklatuen erabilera nagusiei buruzko agindu teknikoen proposamen batzuk izango ditu gidak. Haren zeregina da aurkeztea, xehe, aplikazio horietan erabiliko diren agregakin birziklatuek bete behar dituzten baldintzak. Haren erabileraren ingurumen-kalitatea eta -segurtasuna bermatzea du helburu, erabilera gomendatuetarako agindu bereziak ematen baititu.

2012ko urriaren 17an aurkeztu da gida, eta bideo honetan ikusten da aurkezpenaren laburpena:

Hura banatzeaz Fueyo Editores SL Kanpoko esteka arduratzen da. Prezioari, epeari edo ordainketa-moduari buruzko galderak helbide elektroniko honetara bidali behar dira: jlares@fueyoeditores.com.

Eraikuntzako eta eraisketetako hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzen dituen 112/2012 Dekretuaren Kanpoko esteka arau-esparru berria ezagutzera emateko eta hura Euskadin aplikatzea errazteko helburuarekin, eraikuntzako eta eraisketetako hondakinen araudi berria aplikatzea errazteko jardunaldi- eta tailer-ziklo bat antolatu da 2012ko urrian eta azaroan Bilbon, Donostian eta Gasteizen Kanpoko esteka.

Iturria: Construible Kanpoko esteka, 2012/10/23

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak, I+D Proiektuak and tagged . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *