«Espainiako higiezinen sektorean gori dauden gaiak. Merkatua suspertzea». Egilea: PWC

«Espainiako higiezinen sektorean gori dauden gaiak. Merkatua suspertzea» txostenaren azala

Espainiako higiezinen merkatua egoera kritikoan dago. Gehiegikerien bidean hamarkada bat eman ondoren, depresio sakon batean murgildu zen sektorea 2007an. Bost urte igaro dira, eta depresiotik ez gara irten; gainera, ez dakigu noiz eta nola etorriko den sektorea bere onera.

Testuinguru horretan, eta Espainiako ekonomia hobetzeko higiezinen merkatua suspertzea funtsezkoa dela kontuan izanik, sektoreko aditu entzutetsuenetako batzuk bildu dira, bi helburu argirekin: sektorearen benetako arazoei buruz eztabaidatzea eta gogoeta egitea, eta sektorea suspertzeko neurri batzuk proposatzea.

Higiezinen stockari buruzko ikuspegi orokor xehea falta da

Oraindik ez dago Espainiako higiezin-parkeari buruzko ikuspegi orokor eta kalitatekorik. Sektoreak ez du arazoaren larritasuna gutxieneko zorroztasunez aztertzeko moduko segmentaziorik.

Higiezinen stockaren erabateko ikerketa egin behar da, erabilera, kokapena, kantitatea eta likidezia bereizteko, eta Espainiako merkatuko higiezinen eskaintzaren “argazki argi” bat emango duena. ikerketa hori egin ezean, oso zaila da arazoa ezagutzea eta aztertzea; beraz, zaila egiten zaio hirugarren bati inbertsio-erabakiak hartzea. Gardentasuna funtsezkoa da sektoreko eragile guztien konfiantza berreskuratzeko, merkatu finantzarioena, batez ere.

Eskaria ezagutza eta asetzea

Eskaintza ez bezala, gure herrialdeko egitura-eskariari buruzko ezagutza nahiko ondo ezagutzen dugu. Aditu gehienek 150.000 eta 200.000 etxebizitza bitartekoa dela diote. Higiezinen boomaren urteetakoa baino askoz baxuagoa da zifra hori.

Datu hori, ordea, ez da nahikoa, eta eskariaren azterketa sakonagoa egin behar da, merkatuarekin datu zorrotz, argi, erraz eta sendoak partekatuz, identifikatutako eta behar bezala segmentatutako eskaintzarekin alderatuz, ahal den neurrian.

Higiezinen sustazaileek jabetu behar dute beren bezeroen beharretara egokitu behar dutela estrategia.

Arautze-esparru berria

Lurzoru batean (edozein) inbertsioa egiteko erabakiaren eta produktua saltzeko prest dagoen dataren arteko epea nabarmen gutxitu behar da, inbertsioa errazteko.

Herri-administrazioek hirigintza-izapideak arintzeko pauso handiak eman dituzten arren, gaur egungo prozesuak bizkortzeko berrikuspen sakon baten beharrean jarraitzen dugu, erabateko gardentasuna eta objektibotasuna oinarri direla.

Laburbilduz, hirigintza-izapideak erraztea eta gardenak izatea da erronka garrantzitsuenetako bat eta neurri eraginkorrenetako bat sektorearen funtzionamendua nabarmen hobetzeko.

Sektorearen finantziazio-iturriak

Sektorea etorkizunean jasangarria izan dadin, finantziazio-iturri potentzialak identifikatu eta landu behar dira. Krisiak ekonomian eta finantza-entitateetan duen eragina dela eta, oso zaila izango da lurzoru berriak erosteko kreditua lortzea. Hortaz, baliabide propioetara jo beharko du sustatzaileak.

Baliabide iraunkorrak sortzeko gai diren enpresa-egitura berriekin egin beharko zaio aurre kreditu-eskasiari.

Finantza-erreforma eta hark higiezinen eskaintzan duen eragina

Higiezinen sektoreari esleitutako aktiboei eta emandako maileguei buruz zuzkidura zorrotzak ezarri dizkiote sektoreari azkenaldiko erreformek. Zuzkidura horiek, “Sociedad de gestión de activos procedentes de la Reestructuración bancaria SA” sortzearekin batera, etorkizun hurbileko joera nagusiak markatuko dituzte.

Erreforma horien ondorioz, higiezinen aktiboak masiboki aterako dira merkatura, eta, dirudienez, prezioak nabarmen jaitsiko dira. Azken batean, erreforma horiek higiezinen eskaintza-aldaketa dakarte. Sektoreak datozen urteetan izango duen joera zehaztuko du horrek.

Etorkizuneko higiezinen merkatua

Datozen urteetako higiezinen merkatua nola eratuko den jakiteko, finantza-entitateek higiezinei buruz duten estrategia aztertu eta ulertu egin behar da. Etorkizunak zehaztuko du entitateek desinbertitu bakarrik egingo duten eta higiezinen esposizioa likidatu, ala, aldiz, etorkizuneko higiezinen enpresa handiak sortzea erabakiko duten, 1990eko hamarkadan gertatu zen bezala.

Etorkizuneko higiezinen eredua. Higiezinen enpresak

Ez dago zalantza-izpirik ere higiezinen sektorea aldaketa sakon batean murgilduta dagoela, boom-urteetan ez bezalako negozio-eredu bateranzko bidean.

Krisia gainditzen duten sustatzaileek merkatu zorrotz batera moldatu beharko dute. Merkatu hori, ziurrenik, ez da hain sakabanatu egongo, baina tokian tokikoa hartuko du kontuan. Merkatu zorrotzago horretan, eragile handiak zein hobi-espezialistak egongo dira.

Era berean, sektoreko eragile guztiek zorpetze-maila handia dutenez, badirudi datozen ekitaldietan protagonismoa izaten jarraituko dutela finantza-entitateek.

Herri-administrazioen eta ondare esanguratsua duten enpresen higiezinen parkearen optimizazioa

Higiezinen sektoreko eragile garrantzitsuenetako bat da administrazio publikoa, higiezin-parke handia baitu estatuan, erkidegoetan eta udaletan. Parke hori, ordea, ez dago ez kualifikatuta, ez egituratuta.

Horretarako, herri-administrazioek eta erakunde publikoek estrategia argi eta koordinatu bat zehaztu behar dute, beren higiezin-parkea optimizatzeko ekintza-plan bati ekiteko. Hori lortuz gero, laguntza handia izango litzateke defizit publikoa murrizteko eta sektorea dinamizatzeko.

Gakoak.

Eskaintzan eta eskarian sakontzea

Eskaintza eta eskaria sakonki ezagutzeari behar duen garrantzia eman behar zaio. Higiezinen stocka aztertzeak aukera emango digu interesak lerrokatzeko eta inbertsio-erabakiak errazago hartzeko.

Hirigintza-izapideak arintzea

Gaur egungo egoera ekonomikoan, funtsezkoa da administrazioek hirigintza-prozesuak errazteko berrikuspen sakon bat egitea, ziurgabetasuna eta gardentasun-eza saihestuz.

Finantza-erreformen eragina

Higiezinen eskaintza berriro konfiguratzea eta sektoreari lotutako aktiboen prezioak oro har jaistea ekarri dute erreformek. Bankuen berregituratzetik datozen aktiboak kudeatzeko elkartearen sorerrak garrantzi berezia izango du 50.000 milioi euro inguruko balioa duten aktiboen kudeaketan.

Higiezinen enpresak

Higiezinen sustatzaileek eratuko dituzten enpresa-egiturek behar adina baliabide sortu behar dute, beren egiturari eutsi eta zorrari aurre egiteko. Era berean, merkatu zorrotz batera moldatu beharko dute. Merkatu hori, ziurrenik, ez da hain sakabanatutaegongo, baina tokian tokikoari arreta handiagoa egingo dio.

Higiezinen parke publikoaren optimizazioa

Beren higiezinen parkea optimizatzeko ekintza-plan bat garatu beharko dute herri-administrazioek, sektorea suspertzeko lagungarri bailitzateke.

Albistearen iturrian dago dokumentua.

Inmodiarioko albiste honetan, “NBEren azken txostenak gogor kritikatu du Espainiako higiezinen merkatua” Kanpoko esteka dago NBEren txostena. Txostenak (23 orri) xehe deskribatzen du munduko higiezinen merkatuaren egungo egoera. Eragina dute merkatu horretan joan den mendetik oinordetzan hartutako eta Ipar Amerikatik Europara eta gero Latinoamerikara hedatutako dogma neoliberalek.

PWCk egindako txostenei lotutako edo txosten horiek aipatzen dituzten albiste gehiago jaso ditu Eraikalek Kanpoko esteka.

Jose Antonio Romeroren bloga Kanpoko esteka iturri egokiada eraikuntza-sektoreari eta higiezinen sektoreari buruzko txostenak eskuratzeko.

Artikulu honetan, “Espainian bizitegiak sustatzeko higiezinen zikloko irakaskuntzak. 1997-2007” Kanpoko esteka, higiezinen sektorea hobetzeko hainbat enpresak, adituk, elkartek eta fundaziok emandako ideiak dituzue.

Iturria: El blog de José Antonio Romero. Management en la Construcción Kanpoko esteka, 2012/10/19

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Azterlan sektorialak, Dokumentuak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *