PROBETHA-08, obran hormigoia jasotzea kontrolatzeko programa informatikoa

Zimenduaren eta haren Aplikazioen Espainiako Institutuak (IECA Kanpoko esteka) eta Andaluziako Juntako Herri Lanen Agentziak (AOPJA Kanpoko esteka) sustatutako PROBETHA-08 programa tresna informatiko berri bat da, eta aukera ematen die zuzendaritza fakultatiboei, laguntza teknikoei, eraikitzaileei, laborategiei eta abarri hormigoia kontrolatzeko prozesua sistematizatzeko.

Egitura Hormigoiaren Instrukzioa (EHE-08) indarrean jarri zenetik, aldatu egin dira egiturak kontrolatzeko Espainian aplikatzen diren irizpideak. Haiek betetzea funtsezkoa da diseinatzen diren egitura berrien egitura-fidagarritasuna bermatzeko.

Hormigoizko egiturak proiektatzen eta gauzatzen parte hartzen duten eragileei laguntzeko egina dago PROBETHA-08. Dokumentuak ikuskatzeko, loteak eratzeko eta erresistentzia- eta iraunkortasun-datuak sartzeko baldintza guztien segimendua egiteko aukera ematen du, eta, gainera, hornikuntza onartzeko arazoak izanez gero, erabakiak hartzen laguntzen du. Obrak kudeatzeko tresnak aukera ematen du, halaber, hainbat obraren segimendua aldi berean egiteko.

Andaluziako Juntako Herri Lanen Agentziaren (AOPJA) webgunean Kanpoko esteka, fitxategi eta dokumentu hauek deskargatu daitezke: aplikazio informatikoa, “Probetha-08ren aurkezpena. Programaren egungo egoera eta helburuak” eta “Hormigoi-fabrikak ikuskatzeko txosten-eredua”.

Eraikalen, Obran hormigoia EHE-08ren arabera kontrolatzeko gida Kanpoko esteka argitaratu zen.

Iturria: Grupo linkedin Control de Calidad en Construcción Kanpoko esteka, 2012/10/30

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Gidariak eta erremintak, Kalitate-kontrola obretan and tagged , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *