Txinako BSB (Broad Sustainable Buildings) enpresa prest dago 210 egunean munduko eraikinik altuena eraikitzeko, aurrefabrikatutako eraikuntza-sistema baten bidez

Sky City One etxe-orratza

Broad Sustainable Buildings (BSB) enpresa tematuta dago munduko erakin altuena denborarik laburrenean eraikitzeko marka haustearekin. Duela hilabete batzuk argitaratu genuen eraikuntza-enpresa horrek 90 egunean bakarrik eraiki nahi zuela Sky City One etxe-orratza Kanpoko esteka, baina, orain, 210 egunera luzatu dute epea. Datu harrigarria izaten jarraitzen du, hala ere, Burj Khalifa eraikina altxatzeko behar izan zen denbora baino bederatzi aldiz laburragoa baita. Albiste aipagarriena, dena den, hau da: 628 milioi dolar “bakarrik” kostatuko dela eraikina egiteko teknologia (aurrefabrikatua), Dubaiko erraldoiakostatu zena (20.000 milioi dolar) baino baino askoz gutxiago (Wikipediaren arabera).

Gogora dezagun Changsha hiriko (Txina) dorre horrek 220 solairu izango dituela, 838 metro altu izango dela, eta milioi bat metro karratu izango dituela. Hor, gutxi gorabehera 10.000 lagunentzako etxebizitzak eraiki ahal izango dira, baita instalazio komertzialak eta aisialdikoak ere. Ehun eta lau igogailu izango ditu, lurrikaren aurkako egitura, eta haren itxiturak isolatuta egongo dira (15 cm-ko lodiera eta beira laukoitza izango dute), etxe-orratz efizientea izan dadin. Obrak azaroan hastea espero da; beraz, 2013ko ekainerako beste marka bat izango da, nork hautsiko zain.

Bideo honek animazio bidez erakusten ditu Dubaiko Burj Khalifa eraikina eraikitzean erabilitako teknika batzuk.

Iturria: IS-Arquitectura Kanpoko esteka, 2012/10/22

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Industrializazioa and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *