Arkitekturaren eta haren dibulgazioaren eremuan berrikuntza teknologikoko proiektuak garatzeko Zona de Expertos plataforma teknologikoa

Enpresa Tomás Díaz Magrok zuzentzen du, zeinak hainbat patente baititu, bizitza osoan egin duen I+G+B lana frogatzen dutenak. Adibidez: STC sistema (Suelo Técnico Compacto edo Zoru Tekniko Trinkoa), STH (Suelo Técnico Higrométrico edo Zoru Tekniko Higrometrikoa) —hotza/beroa/aireztapenaren klimatizazioa eta ahots- eta datu-kableen hodiak sartzen dira zoru horretan—, BIOPIX eraikinen estaldura energetikoa eta abar.

Zona de Expertos Kanpoko esteka enpresa taldearekin lotura duten aditu industrialek eta teknikariek osatzen dute. Taldean, besteak beste, iritziak trukatu, ekarpen berriak egin, networking-a sortu eta eraikuntzen erosotasuna, erabilera eta kalitatea hobetzen duten garapen berrietan lan egiten dute.

Zona de Expertos sortu zenetik lortu nahi den helburu nagusietako bat da jarduerak, hitzaldiak, eztabaidak, solasaldiak eta abar sortzea, eraikuntza-sektorearen barruan berrikuntzarekin zuzenean erlazionatutako foro batean iritziak sortzeko. Horregatik, sortu zenetik, hainbat ekintza egin dira estatuko enpresa-sarearen barruan I+G+B sustatzeko. Azken urteetan, eraikuntzen energia-eraginkortasuna hobetzera bideratutako estrategia berriak bilatzea izan da helburu nagusia.”

Iturria: Scalae, Arkitekturako agentzia dokumentala Kanpoko esteka, 2012/11/08

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Enpresa informazioa and tagged . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *