Energia Ikuskapenen EN 16247-1 europar arau berria argitaratu da

Enpresek nahiz kontsumitzaileek energiaren prezio gero eta garestiagoei aurre egiten jarraitu behar dute, eta energia-ikuskapena da, testuinguru horretan, erakundeei beren energia-sistemaren eraginkortasun-eskasiak identifikatzea eta kontrolatzea errazten dien tresna erabilgarria; haren bidez, energiaren kontsumoa eta kostua murriztea eta ingurumen-betebeharrak betetzea lor dezakete.

Erresuma Batuko energia-sektoreko aditu garrantzitsuekin lankidetzan garatu da EN-16247-1 Energia Ikuskapena —aditu horiek, besteak beste, ESTA, Institute of ChemicalEngineers and EnergyServices eta Technology Association erakundeetakoak dira—.

Energiaren eta Energia Zerbitzuen Erabilera Eraginkorrari buruzko Europako Batasunaren 2006ko Direktibari erantzunez sortu zen araua. Direktiba hori 2014an ordezkatuko du Europako Batzordearen Energia Eraginkortasunari buruzko Direktibak. Azken horrek erakunde handietan energia-ikuskapenak egiteko agintzen die kide diren herrialdeei.

EN 16247-1 arauak kalitateko energia-ikuskapen baten ezaugarriak definitzen ditu, eta erakundearen helburuak bideratzen ditu argitasuna eta gardentasuna ziurtatzeko. Araua erakunde komertzial, industrial, pribatu edo publikoei aplika dakieke, eta Energiaren Kudeaketa Sistemei buruzko ISO 50001:2011 Arauaren nazioarteko aintzatespenaren osagarri da. Izan ere, azken horrek energia-ikuskapen argi eta gardenen beharra aipatzen du.

Europar arau honek energia-ikuskapenetarako betebeharrak, metodologia komuna eta entregatzekoak zehazten ditu. Alderdi horrek energia-ikuskapen guztientzat komunak diren betebehar orokorrak estaltzen ditu. Araua edozein motatako erakundeentzat da egokia, sektorea edo tamaina edozein dela ere. Energia-ikuskapenaren betebehar espezifikoez osatuko dira betebehar orokorrak, eta bakoitza bereizita egingo da, eraikinei, prozesu industrialei eta garraioari buruzko energia-ikuskapenak eginez.

Eraikalen argitaratutako Eraikinetako Energia Eraginkortasunari buruzko Direktiba (EPBD) berrituaren ezarpena errazteko CEN arauak: egoera gaur egun Kanpoko esteka berrian, planifikatutako eta egindako lana aipatu zen.

Gainera, Erailaken berrian, “Eraikuntzako jasangarritasunari buruzko normalizazio-jardunaldia”, 2012-01-20, esteka bat zegoen jardunaldi horretako hitzaldiekin (esteka ez dago orain). Jardunaldian eman ziren hitzaldien moduko bat da Juan Lucas García Gonzálezek “Eraikuntzen birgaitze energetikorako arauak: gaur egungo egoera, eta aurreikusitako garapenak” Kanpoko esteka izenburupean emandakoa. Hitzaldi horretan agertzen dira aipatu dugun Energia Ikuskapenen Arau hori eta argitaratuko diren beste batzuk.

Dagoeneko badago PNE-prEN 16247-2 Energia Ikuskapenak, 2. zatia: Eraikinak Arauaren proiektua Kanpoko esteka. Arau horrek ordezkatuko du Espainiako Energia-ikuskapenen UNE 216501:2009 Titulua. Betebeharrak Kanpoko esteka.

Iturria: Eseficiencia Kanpoko esteka, 2012/11/08

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Arauak and tagged . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *