Oniritzirik eta egiaztapenik gabeko telekomunikazio-proiektuak

Orain jakin berri da Auzitegi Gorenaren 2012ko urriaren 9ko epaia Kanpoko esteka. Bereziki interesgarriak dira zuzenbideko laugarren eta bosgarren oinarriak.

Gogoan izan Omnibus Legearen ondorioz kendu egin zela eraikinetan telekomunikazio-azpiegitura komunak egiteko proiektuetarako oniritzia.

2011ko martxoaren 11n, Gobernuak eraikinetako barnealdean telekomunikazio-zerbitzuetarako sarbidea izateko telekomunikazio-azpiegitura komunak erregulatzen dituen araudi berri bat onartu zuen, eta haren 9. artikuluan hau xedatzen zen:

“TAKa diseinatzeko eraikuntzaren sustatzaileak izendatutako profesionalak (eraikuntza-proiektuaren egilearekin lankidetzan jardungo duenak) sinatutako proiektu teknikoak 1998ko otsailaren 27ko Errege Dekretuaren —telekomunikazio-zerbitzuetara sarbidea izateko eraikinetako azpiegitura komunei buruzkoaren— 3. artikuluan xedatutako titulazioa du, eta eraikuntzarekiko eta horretarako bitarteko eta gaitasun teknikoekiko nahikoa independentzia duen erakunde batek egiaztatu behar du”.

Hau da: oniritzia alde batera utzi zen, baina kontrol handiagoa eta garestiagoa jarri zen, hots, egiaztapen bat. Azken horretan, proiektuaren alderdi teknikoak sar daitezke, ez soilik alderdi formalak eta dokumentalak, oniritzian gertatzen den bezala.

Erakunde horiek zein izango ziren zalantzarik izanez gero, hau erantzun zitzaion: “Telekomunikazio Ingeniarien Elkargo Ofizialak ulertzen du egiaztapen-betebeharra nahitaezkoa dela, … eta esan du Elkargo ofizialek izan beharko luketela egiaztapen hori oniritzi bidez egin beharko luketenak; egiaztapenaren betebeharrak oniritzia ordezkatuko duela kontuan hartuta, eta instalazioen konplexutasun teknikoa dela eta.”

2011ko ekainaren 2an, Espainiako Sustatzaile eta Eraikitzaileen Elkarteak Araudi horren kontra egin zuen Auzitegi Gorenean.

Auzitegi Gorenak, 2012ko urriaren 9ko epaian, ustekabeko azkartasun eta laburtasunez, Zuzenbideko Bosgarren Oinarrian, eta bi orritan soilik, baliogabetu egin du “bitarteko eta gaitasun teknikoekiko nahikoa independentzia duen erakunde batek egiaztatu behar du” paragrafoa. Horrenbestez, proiektu horiek, orain, ez dute ez oniritzirik ez egiaztagiririk.

Eraikalen landu da Omnibus Legea eta horrek Elkargo Profesionaletan Kanpoko esteka izan duen eragina.

Iturria: UAAAPren bloga Kanpoko esteka (Unión de Agrupaciones de Arquitectos de la Administración Pública, Administrazio Publikoko Arkitektoen Elkarteen Batasuna), 2012/11/12

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Hausnarketak, Legegintza and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *