Egitura-hormigoiaren eskuliburu informatikoa EHE-08 Instrukziora egokitu da

Egitura-hormigoiaren eskuliburu informatikoa tresna informatikoa da, hormigoizko egituren jokabidea eta ebaluazioa ikasteko.

Zimendu-zementuaren eta haren aplikazioen Espainiako Institutuak (IECA Kanpoko esteka) egitura-hormigoiaren eskuliburu informatikoaren 3.1. bertsioa jendarteratu berri du, egiturak proiektatzeko asko erabiltzen den hormigoi- sekzioak kalkulatzeko tresna 3.1 bertsio berriaren edukia EHE-08 Instrukzioak ekarritako berrikuntzetarako moldatu da; erabilera errazteaz gain, programa osatuko duten hainbat elementu erantsi dira.

Eskuliburua IECAk sustatu zuen 80. hamarkadaren erdialdean, garai hartan egitura-ingeniariek erabili ohi zituzten eskuliburu eta diagramak ordezkatzeko eta zabaltzeko. Urteetan zehar halako bilakaera izan du eta Espainiako egitura hormigoiari buruz betebeharreko araudiak (EH-91, EHE-98 eta EHE-08) ekarritako berrikuntzetara moldatuz joan da, kalkulurako gero eta potentzia handiagoa hartuz eta erabiltzeko beti bezain erraza izaten jarraituz.

Ikasle-garaian eskuliburua erabiltzen hasi ziren teknikoek tresna informatiko hori erabiltzen jarraitu dute proiektugile profesional izan direnean: hormigoi-sekzioen kalkulua eta egiaztapena egiteko erabilienetakoa eta preziatuenetakoa da.

Antolaketa moduluka

Eskuliburua hainbat kalkulu-modulutan antolatu da. Hauek datu orokorren bi moduluetatik jasotzen dituzte haien hasierako datuak, sekzioaren material eta neurriei buruzkoak. EHE-08 Instrukzioan tipifikatutako hormigoiak eta altzairuak ez ezik, beste edozein ere erabiltzeko aukera ematen du material-moduluak, eta hormigoiaren ezaugarri mekaniko eta reologikoak kalkulatzeko ere bai (erresistentzien bilakaera, atzeratze- eta jariatze-koefizienteak, eta abar).

Sekzio-moduluak bilakaera nabarmena izan du, eta zenbait motako sekzio erregularrez gain —laukizuzenak, biribilak edo T-formakoak—, edonolako sekzio generikoak ere onartzen ditu, eta horietan hauek zehatz daitezke: hainbat diametrotako armadura pasiboak, edozein aldetan koka daitezkenak, armadura generikoa — haren hasiera- eta bukaera-puntuek, barra-kopuruak eta –diametroak definitutakoa— eta armadura aktiboak. Horrela nabarmen handitu da programaren potentzialtasuna, dimentsioen neurketari dagokionez ez ezik, elementuen egiaztapenari dagokionez ere —adibidez, egituren leheneratzeari eta indartzeari dagokionez—. Lau multzotan banatzen dira kalkulu-moduluak: Azterketa, Azken Mugako Egoera, Zerbitzuen Mugako Egoera, eta Gauzatzea eta Kontrola.

Azken Mugako Egoera frogatzeko, formulazio berria erabili da ainguraketa eta gainjartze baldintzak kalkulatzekoan, muturreko plakak soldatuak dituzten barrak erabiltzeko aukera ematen duena.

Gauzatzea eta Kontrola moduluan atal berri bat sartu dute, zeinak hormigoizko elementu baten ontze-denbora kalkulatzeko aukera ematen baitu, EHE-08 Instrukzioko 71.6. artikuluan ezarritako irizpideekin bat. Horretarako faktore hauek sartu behar dira: ontze-denboran zehar itxaro diren giro-baldintzak —eguzkimendua, hezetasun erlatiboa, haizearen abiadura, batez besteko tenperatura—, erabilitako porlan-mota eta -klasea, ur/porlan arteko erlazioa eta errauts hegalarien eransketa, eta moduluak ontze-baldintza egokiak mantendu behar diren gutxieneko egun-kopurua adieraziko digu. Egitura-Hormigoiaren Eskuliburu Informatikoaren 3.1. bertsioak 10 € balio ditu eta hemen  Kanpoko esteka eskuratu daiteke.

Iturria: Construarea.com Kanpoko esteka, 2012/11/13

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Gidariak eta erremintak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *