Europako Eraikuntza Produktuei buruzko Araudi Berria (RPC)

Eraikuntzaren Antolamenduari buruzko azaroaren 5eko 38/1999 Legeak (LOE) betebehar hauek zehazten ditu 15. artikuluaren 3. atalean produktu-hornitzaileentzat:

  • Produktuak eskaeraren zehaztapenen arabera entregatu behar dira, eta haiek bat etorri behar dute produktuaren jatorri, izate eta kalitatearekin, bai eta aplikatu behar zaien araudi teknikoak ezarritako betebeharrekin ere.
  • Hornitutako produktuak erabili eta mantentzeko argibideak eta haiei dagozkien kalitate-bermeak helarazi behar dira, hala dagokionean, egindako lanari buruzko dokumentazioan sartuak izan daitezen.

EKTaren l. atalaren 7.2.1. artikuluan, “Hornigaien dokumentazioa kontrolatzea”, honela jasotzen da LOEn ezarritako betebeharra:

Hornitzaileek eraikitzaileari emango dizkiote, hark obrako lanen zuzendariari eman diezazkion, produktuak identifikatzeko dokumentuak, nahitaez bete beharreko araudiak eskatzen dituenak eta proiektuak edo zuzendaritza fakultatiboak —hori bada kasua— eskatzen dituenak.. Dokumentazio horrek, gutxienez, dokumentu hauek bilduko ditu:

  • Jatorriko dokumentuak, horniketa-orria eta etiketak;
  • Fabrikatzailearen berme-ziurtagiria, pertsona fisiko batek sinatua; eta
  • Nahitaezkoak diren adostasuneko dokumentuak edo administrazio-baimenak, eta behar denean, baita eraikuntza-produktuen CE markari dagokion dokumentazioa ere, hornigaiei eragiten dieten Europako direktiben transposizio diren xedapenei jarraikiz.

EKTren azken atal horri buruz (7.2.1.c), eta zehazki CE markari dagokionez, adierazi behar da 2013ko uztailaren batetik aurrera jarriko dela indarrean 305/2011 Europako Eraikuntza Produktuei buruzko Araudi Berria, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak egindakoa. Araudi berri horren bidez baldintza harmonizatuak ezartzen dira eraikuntza-produktuak merkaturatzeko eta Kontseiluaren 89/106/CEE Direktiba (Eraikuntza Produktuen Direktiba) indargabetzen da.

Dagoeneko eskuratu daitezke txosten batzuk, non Arauaren beraren eta beharrezko dokumentazioaren berrikuntza esanguratsuenak jasotzen baitira, Espainiako Industria, Energia eta Turismorako Ministerioaren web-orrian Kanpoko esteka.

  • Eraikuntza Produktuen Araudiaren eta Eraikuntza Produktuen Direktibaren arteko konparazioari buruzko txostena.
  • Fabrikatzaileak CE markarako prestatu beharreko dokumentazioa antolatzeko gida.

Iturria: Bizkaiko Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargoa Kanpoko esteka, 2012/11/15

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Legegintza and tagged , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *