Txostena, ingelesez: Ikasle-egoitzak: aktibo globalen mota berria

Dokumentuaren jatorrizko izenburua: Student housing: a new global asset class.

Jones Lang Lasalle higiezinen nazio arteko aholkularitzak egindako azken txostenak jasotzen duen moduan, inbertsio-kategoria nabarmena hartu du azken hamarkadan ikasle-egoitzen merkatua nazioartean, eta geroz eta interes handiagoa piztu inbertitzaile, sustatzaile eta operadore pribatuengan.

Txostenak Erresuma Batuan eta Estatu Batuetan sektorearen bilakaeran lagundu edo eragina izan duten faktoreak aztertzeaz gain, munduko beste eskualde batzuetan dagoen hazkunde-ahalmena ebaluatzen du ere.

Aurten 3.000 milioi dolar baino gehiago ekarriko dituzte sektore horretako inbertsioak eta operazioak Erresuma Batuan, 2011ko bikoitza. Estatu Batuetako operazioek, aldiz, 2.000 milioi dolar inguru mugitzen dituzte.

Batzuetan inbertsio-sektore “alternatibotzat” hartzen bada ere, merkatu horietan geroz eta gehiago baloratzen dituzte ikasle-egoitzak orotariko inbertitzaile instituzionalek.

Philip Hillmanek, Londreseko ikasle- eta goi-mailako irakaskuntza-egoitzen taldearen zuzendariak, esan zuen: “Geroz eta internazionalagoa da higiezinen aktibo hori; izan ere, geroz eta internazionalagoak eta mugikorragoak dira ikasleak, egoitzen sustatzaileak eta operadoreak kontinente guztietan garatzen dituzte jarduerak eta inbertitzaileak geroz eta gehiago inbertitzen dute atzerrian”.

Eskaintza eta eskaera

Mundu osoan ikasle-kopuruak egindako gorakadak bultzatu du sektorearen hazkunde azkarra. 2000 urtean 98 milioi ikasle baziren, 2011an 165 milioi izatera pasa ziren, eta 2025erako 263 milioi izatera iristea espero da. Ikasle horietatik, erdia baino gehiago Asiatik dator; hurrena Europa, Afrika eta Hegoamerika daude. Eskaeraren gorakada azkarra dela eta, urria da ikasle-egoitzen eskaintza eta, hortaz, ezegonkorra merkatua.

Ikasle-egoitzak: aktibo mota bat

Merkatuaren ezegonkortasun horrek errentagarritasun handia ekarri du —% 11-15 arteko errentagarritasun totala—, bai Erresuma Batuan, bai eta Estatu Batuetan ere, eta beste hirugarren mailako higiezinen sektoreena gainditu du. Diru-sarrera egonkorrak, errenten gorakada azkarra eta beheranzko joera garaitan sektoreak duen iraunkortasun handia funtsezko ezaugarriak dira, eta oso erakargarriak. Ikasleen bizitoki-eskaera egoitzen eskaintza baino azkarrago hazten den lekuetan okupazio-indize altuak izaten dira.

Inbertsioaren ikuspegia

Agerian da sektoreak inbertitzaileengan pizten duen grina: inoiz ez da mundu-mailan halako operazio-bolumen alturik izan ikasle-egoitzen sektorean. 2011ko ekainetik 2012ko ekainera, 12 hilabetetan, 4.700 milioi dolarreko balioa zuten operazioak izapidetu ziren mundu guztian. Jarduera handieneko merkatuak Estatu Batuak eta Erresuma Batua izan ziren; ondoren Espainia, Suedia eta Alemania datoz. Zabalkuntza azkar honek adierazten digu merkatuak 200.000 milioi dolarreko balioa duela gutxi gorabehera.

Inbertitzaile instituzionalek agertu duten interes handia sektorearen heldutasunaren isla da. Historikoki operadoreak eta sustatzaileak nagusitu dira sektore honetan (esate baterako, 2009-2011 artean gutxi gorabehera 10.200 milioi dolarreko balioa zuten operazioak egin zituzten higiezinen sektorean). Hala eta guztiz ere, errenta aldakorreko funtsak, estatuen inbertsio-funtsak, pentsio-funtsak, inbertsio-kudeatzaileak eta higiezinen inbertsiorako elkarteak hasiak dira gaur egun erosotasun gehiagoz operatzen merkatu honetan; beraz, azken aldian gehiago jarduten dira eta aktibo horiek haien zorroetara gehitzen saiatzen, hazkundea areagotzeko.

Nazioarteko inbertitzaileentzako aukerak

Aktibo berri horrek hainbat aukera eskaintzen die inbertitzeko prest dauden horiei. Erresuma Batua eta Estatu Batuak bezalako merkatuetan oso inbertsio-aukera onak daude; izan ere, kontsolidatuta daude merkatuko eragile nagusiak eta handia da higiezinen kartera dibertsifikatu nahi duten inbertitzaile instituzionalen eskaera.

Sektorearen izaera anti-ziklikoak inbertitzaileak erakarri ditu, ekonomia-krisialdietan sistematikoki igo direlako unibertsitatetako matrikulatzeak. Azken 20 urteetan ikasleen matrikulak egindako gorakadari eta bizitoki egokien eskasiari erantzuteko zailtasunak aurkitu ditu egoitza berrien eskaintzak, eta horrek okupazio-maila altua eta errenten garestitzea ekarri du.

Merkatu hasi berriei dagokienez, Europa kontinentalekoak merkatu britainiarraren eta estatubatuarraren atzetik daudela kalkulatzen da. Oraingoz merkatu-operazio gutxi dituzten arren, hazkunderako zinezko aukerak daude .

Indiako eta Txinako merkatuak aldatzen ari dira, unibertsitateak eraikitzen ari direlako eskala handian. Herrialde horiek ikasle nazional gehiago hezten saiatuko badira ere, ikasleen mugikortasun geroz eta handiagoak eta sortzen ari den klase ertain berriaren hezkuntza hoberena lortzeko nahiak nazioarteko ikasle-kopuruak hazten jarraituko duela bermatuko dute eta gaur egun mundu osoan 4 milioi izatetik 2025an 8 milioi izatera iritsiko dira.

Bien bitartean, 2002-2011 urteetan, ia-ia bikoiztu egin ziren Australiako hezkuntza-erakundeetan nazioarteko matrikulatzeak; ikasle horien %67 Asiako herrialderen batetik zetorren, bai eskualde hori, bai Asia-Pazifiko osoa etorkizunean hazkunde-eremuak izango diren seinale.

Philip Hillmanek hau gehitu du: “Sektoreko inbertitzaile instituzionalek hazteko gaitasuna behar dute, hau da, operazio-zorro nabarmenak bermatzeko aukera izan behar dute aribidean dauden egitasmoekin. inbertitzeko kalitateko produktuaren gabezia da susperraldian dagoen ikasle-egoitzen merkatuan inbertitzeko finantza-erakunde handiek aurkitzen duten oztopo nabarmenena. Dena dela, Erresuma Batuko eta AEBko merkatuen hazkundea dela eta, merkatu berri hauetan ere sektorearen inbertsio-ezaugarriak bizkor onartu behar lirateke, eta haien onuraz baliatu”.

Txostena berriaren iturritik jaitsi daiteke.

Jose Antonio Romeroren bloga Kanpoko esteka iturri egokia da eraikuntza-sektoreari eta higiezinen sektoreari buruzko txostenak eskuratzeko.

Iturria: El blog de José Antonio Romero. Management en la Construcción Kanpoko esteka, 2012/11/16

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Azterlan sektorialak, Dokumentuak and tagged . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *